San Joan Txiki txapelketako finalak, Urretxun
10.30etik aurrera jokatuko dira Ederrena pilotalekuan eta ondoren Goierrikoek bazkaria egingo dute
Gaur, 10.30etik aurrera, San Joan Txiki pilota txapelketako finalak jokatuko dira Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Ondoren, 14.00etan, Goierri pilota eskolako kideek bazkaria egingo dute. Bukatzeko, haurrek eta gurasoek pilota jokoetan parte hartuko dute.
Finalei dagokienez, lehenengo B finalak jokatuko dira. Aurrebenjamin mailan Andueza eta Arnaizek Alves eta Amenabarren aurka jokatuko dute, benjamin mailan Chefrad-ek Larrañagaren aurka eta kimu mailan Alvarezek eta Artetak, Abarrategi anaien aurka.
Final nagusiei dagokienez, aurrebenjamin mailan Muruak eta Asurabarrenak Madinaren eta Telleriaren aurka jokatuko dute, benjamin mailan Cruzek Mendizabalen aurka, kimu mailan Garmendiak eta Lorentek Urretabizkaiaren eta Perezen aurka eta haur mailan Mendizabalek eta Garmendiak Juaristiren eta Alberdiren aurka.
Temas
Más en Bertan
-
Zarautz enseña a salvar vidas con la campaña 'Guztion Eskuetan'
-
Alex O'Dogherty cuelga el cartel de 'No hay entradas' en la jornada de estreno deI Festival del Humor de Eibar 'Komedia Fest'
-
El PSE-EE de Eibar señala a EH Bildu como responsable del retraso en la llegada de las ayudas al barrio de Murrategi
-
Goierri: 14 personas, listas para trabajar en atención sociosanitaria