Usurbilgo Udaleko Parekidetasun sailak autodefentsa feminista ikastaroa antolatu du, herriko emakume guztientzat doan, ekainaren 2an eta 3an. Potxoenean eskainiko da.

Ekainaren 2an, saioa 17.00etatik 20.00etara izango da eta 3an, 10.00etatik 13.00etara. Guztira, sei orduko ikastaroa izango da. Parte hartzeko beharrezkoa da maiatzaren 30a baino lehen izena ematea parekidetasuna1@usurbil.eus helbidean edo 943 377 110 telefonoan.

Emagin elkarteak gidatuko du ikastaroa eta hainbat helburu lortu nahi ditu: emakumeek indarkeriarekiko dituzten bizipenak konpartitu eta biltzea; elkar entzutea eta beldur eta emozio desberdinei buruz lasai hitz egitea; erasoak identifika-tzen ikastea eta indarkeriaren definizioa taldean lantzea; autodefentsaz hausnartu eta erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea; eta erantzun, alternatiba eta estrategia indibidualetan zein kolektiboetan sakontzea.