Bihar Usurbilgo Agerreazpiko udal baratzeen kon-tzesioak berritzeko zozketa burutuko da. Potxoenean izango da, 11.30ean.

Guztira, 60 partzela daude Agerreazpiko baratze parkean: 30m2-ko 36 partzela eta 60m2-ko 24 partzela.

Zozketaren bidez ebatziko da zeintzuk diren esleipendun berriak eta zein partzela egokitu zaien. Dena den, esleipendun berriak lehendik udal baratzeen erabiltzaileak badira, aurretik lantzen duten udal baratza esleituko zaie, azalera bereko baratza eskatzen badute. Itxaron zerrenda ere osatuko dute; hala, partzela bat kontzesioa bukatu aurretik hutsik geldituko balitz, zerrenda horretako lehenengoak ordezkatuko du.

Erabiltzaileek Agerreazpiko udal baratzeen elkartearen parte izan beharko dute: uko eginez gero edo elkarteko betebeharrak ez egiteak eskubidea galtzea dakar. Esleipenak bost urterako dira, 2028 urtera arte.