Urretxuko +65 foroak nahi gabeko bakardadeari buruzko hitzaldia antolatu du hilaren 18rako. 17.00etan izango da, Aizpurunea kultur etxean.

Hizlaria Adinkide elkarteko Josune Toquero izango da. Adinkide elkartea irabazi asmorik gabeko Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Urretxuko Udalarekin lan egiten ari da bakardadea pairatzen duten adineko pertsonei konpainia eskain-tzeko.

Hitzaldia irekia da eta herritar orori zuzendua dago. Informazio gehiago nahi duenak, 693 900 568 zenbakira deitu dezake.