Beasain: J.M. Iturriotz kalea itxiko da ereispen lanengatik
Bihartik, hilaren 12ra bitartean, Ordiziara joateko azken geltokia Joan Iturraldekoa izango da
Beasain – Bihartik, maiatzaren 8tik, 12ra bitartean, Beasaingo J.M. Iturriotz Kalea itxita egongo da. Izan ere, CAFeko Porteria eremuko ereispen lanak berriro gauzatuko dira. Hori horrela, bi noranzkoetan trafikoa etengo da, edozein arrisku sahiesteko.
Ordiziatik datorren trafikoa Juan XXIII kaletik desbideratuko da eta Ordiziaruntz doana Lazkaibar auzotik bideratuko da.
Hilaren 12ra arte Lazkaibartik trafikoa bideratuko denez Ordiziarako noranzkoan, Zaldizurreta kaleko, Ezkiaga etorbideko eta Malkaskoko autobus geltokiak itxita egongo dira. Beraz, Ordiziara joateko azken geltokia Joan Iturralde kalekoa izango da.