Dena prest bihar Dantzari Txiki Eguna ospatzeko
Igande arratsaldean Alurr dantza taldeak ‘Itsas Lapurrak’ emanaldia eskainiko du
Bergarako, Zumaiako eta Azkoitiko dantzariek eta Itsasiko eta Luix Beltzaren ikasleek parte hartuko dute bihar Dantzari Txiki Egunean. Juan Antxieta musika eskolak eta Luix Beltza Dantza Eskolak antolatu dute aurtengo Dantzari Txiki Eguna. Egitaraua 10.15ean hasiko da kalejirarekin. Talde bakoi- tzak kale ezberdinetatik ekingo dio ibilbideari. 12.00etan denak Herriko Plazan batzea da helburua. Behin plazan, ikuskizunaren protagonista diren dantzari gazteek hasiera emango diote jaialdiari, bertara hurbiltzen diren guztien gozamenerako.
Dantza eta Itsasoa
Ibarrako Alurr dantza taldearen txanda izango da bihar arratsaldean. Itsas lapurrak dantza ikuskizuna eskainiko du Herriko Plazan 18.00etan. Ikuskizunaren abiapuntua euskaldunek itsasoarekin izan duten harreman estua da. 50 minutuko iraupena izango du. Emanaldia doan izango da.