Síguenos en redes sociales:

Urolak futbol kanpusa egingo du uztailean

2011, 2012, 2013 eta 2014 urteetan jaiotako neskek eta mutikoek parte hartu ahal izango dute

Urolak futbol kanpusa antolatu du, lehenengoz. Uztailean egingo du, Argixaon. 2011, 2012, 2013 eta 2014an jaiotako neska-mutikoei zuzendua dago. Bi data dituzte aukeran: uztailaren 10etik 14ra eta uztailaren 17tik 21era. Saioak 10.00etatik 13.00etara izango dira.

Parte hartu nahi dutenek hilaren 15a baino lehen eman behar dute izena, urolacampus@gmail.com helbidera idatzita. Parte-hartzailearen izen-abizenak, jaiotze urtea, telefono zenbakia eta ordainagiria eman behar dira. Aste bateko egonaldiak 100 euro balio du eta bi astekoak 180 euro. Parte-har-tzaileei kamiseta bat eta hamaiketakoa emango dizkiete.