Inauteriak 2023: Errenterian larunbat honetan hasiko dira kaldereroekin
Errenteriako Inauteri Batzordeko kideek jaien egitaraua osoa aurkeztu dute. Kaldereroekin ekingo zaio festa giroari asteburu honetan eta hilaren 21ean sardinaren ehorzketa eta gero amaiera emango zaie. Batzordetik ziurtatu dutenez, adin eta gustu guztietarako ekitaldiak egongo dira.
Herria zertaz mozorrotu nahiko luketen galdetu zitzaien herritarrei duela lau hilabete. Beraz, sagetan oinarrituko dira inauteri hauek.
Ohikoa den bezala, aurten ere udaletxeko arkupetan jartzen den photocalla, familia jolasak, tailerrak, konpartsen desfilea… edukiko dituzte herritarrek. Gainera, bi urteko etenaldiaren ostean, bi ekintza berreskuratu dira: Errenteriako biztanleak dantzan jartzen dituen Oarsoirriak Sagen Musikala deituriko ekimena (https://oarsoirriak.net/2023/02/02/otsailak-18an-familien-kalejira/) eta familiek gogo handiz gozatzen duten herri bazkaria. Azken honetarako tiketak salgai daude jada Lekuonako kantinan eta Xenpelar Kulturdendan.
Inauteri Batzordeak bi emanaldi azpimarratu ditu egitarauatik. Lehenengoa, otsailaren 16an, 19.45ean, festari hasiera emateko ekitaldi berezia izango da Herriko plazan. Azerikoren lagunak (Asteme, Oilarqueen eta Katuko) udaletxeko balkoira irtengo dira jaiari hasiera emateko. Azeri dantza koloretsua izango da jarraian.
Konpartsak
Horrez gain, ostegunean konpartsen aurkezpenaz gozatzeko aukera edukiko dute herritarrek ondorengo hiru formatutan: dantzaldiak gertutik ikusi nahi dituztenek ikuskizuna presentzialki bizitzeko aukera edukiko dute Lekuona Fabrikan (sarrerak bihar jarriko dira eskuragarri, 12.00etan Lekuona Fabrikan eta sarrerak.errenteria.eus webgunean, haien prezioa euro batekoa izanik); emanaldia pantaila handian bizitzea gogoko dutenek zuzeneko proiekzioa ikustera gertura daitezke Niessen kulturgunera (gonbidapenak sarrerak.errenteria.eus webgunean eta Lekuona Fabrikan eskuratu daitezke); azkenik, herritarrek zuzenean ikus ahal izango dute ikuskizuna euren etxeetatik Herri Bizia webgunean.
Temas
Más en Bertan
-
Andreas Prittwitz, protagonista del segundo concierto del ciclo Udaberriko Musikaldia de Azkoitia
-
“La muerte de un familiar es un momento delicado, y nosotros les aportamos tranquilidad”
-
Urola Kosta: un lugar para saborear
-
“La realidad del sector de la miel es compleja y difícil; cada vez hay menos productores”