Garbigune mugikorra egongo da Usurbileko auzoetan
Garbigune mugikorra erosi du Usurbilek, etxeetako hondakinen berrerabilpena eta birziklapena errazteko helburuarekin. Hiri hondakinen gaikako bilketa zerbitzua hobetzeko bokazioa du garbigune mugikorrak, batik bat, Usurbilgo garbigunera joateko ezintasuna duten herritarrei begira.
Udalak 34.500 euroan erosi du garbigune mugikorra, eta Aldundiaren dirulaguntza ere jaso du, 16.400 euro ingurukoa; aurreikuspenen arabera, martxoan jasoko da garbigune mugikorra.
Bestalde, Udalak garbigune mugikorrak jasoko dituen gaien birziklapena areagotu litekeela kalkulatu du. Izan ere, gaur egun errefusaren kuboan gaika bil daitezkeen hainbat hondakin ateratzea saihestuko du, ahalik eta material gehien birziklatuz eta ahalik eta baliabide gutxien errefusatuz.
Hamar hondakin mota jasoko ditu: margoak, bernizak, disolbatzaileak, kolak, fitosanitarioak (intsektizidak eta herbizidak), aerosolak eta horien ontziak (beteak, erdi-beteak zein hutsak); bolumen txikiko plastikozko ontziak eta buztinezko loreontziak; pilak; tamaina txikiko txatarra (lapikoak, zartaginak, metalezko erretiluak, etab.); material informatikoak; bonbilla fluoreszenteak; etxetresna, aparailu eta jostailu elektriko eta elektroniko txikiak; inprimagailuen tinta kartutxoak eta tonerrak; apurtutako plastikozko eta egurrezko jostailuak; eta berrerabil daitezkeen jostailuak eta jolasak.
Garbigune mugikorrak egutegi zehatza izango du, eta sei gunetan jarriko dute txandaka: Aginaga, Txokoalde, Santuenea, Zubieta, Kalezar eta kaxkoan. Printzipioz, gune bakoitzean astebetez utziko da. Astelehen goizero mugituko da.
Temas
Más en Bertan
-
Txikilandia vuelve a Arrasate un año más, fiel a su esencia y lleno de novedades
-
Aretxabaleta: Basotxo abraza a la generación del 35 en un homenaje cargado de memoria y agradecimiento
-
EAJ/PNV de Andoain presenta una batería de propuestas para 2026 ante la "inacción de EH Bildu"
-
El Ayuntamiento de Irun organiza un curso gratuito de lenguaje de signos para jóvenes