Bihar txokolate tailerra izango da familientzat Errenterian
Parte hartu nahi dutenek izena gaur 10.00ak baino lehen eman behar dute Gazteriako webgunean
Errenteriako Udalak, Familian Jolasean programaren bidez, familian euskara erabiltzea sustatzen du, aisialdiko jardueren bitartez.
Ikasturte honetan zehar, ostiraletan Agustinak auzoan egiten diren jarduerez gain, hilean behin, larunbatetan, hainbat ekintza antolatzen dira herrian.
Honenbestez, bihar 16.00etatik 18.00etara, Reina Aretora joaten diren familiek txokolatea protagonista izango den tailer batean parte hartuko dute. Hainbat gauza egin eta apainduko dira. Parte hartzeko, familiek izena eman behar dute gaur 10.00ak baino lehen gazteria.errenteria.eus/ helbidean.
Temas
Más en Bertan
-
Beñat Irazustabarrena, medalla de plata de SpainSkills 2024, en la especialidad de Soldadura
-
El 60% de la población de Arrasate es socia de la biblioteca
-
Una beca para poner en valor el canal de agua de Lastur
-
La bajada de Mari de las Las Loinatz Jaiak de Beasain se retransmitirá en directo por Youtube