Síguenos en redes sociales:

Etxean pasta egiteko tailerrak antolatu dira

Saioak eskualdeko sei euskaltegietan burutuko dira datozen bi asteetan Mintzagun ekimenari esker

Mintzagun tailerren baitan, datozen bi asteetan, Errenteriako Artisau Auzoan kokatzen den Zituene pasta obradore kooperatiboak zereal pasta etxean egiten irakatsiko diete Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei.

Zereal pasta egiteko tailerrak izeneko saioak emango dituzte urtarrilaren 23tik otsailaren 3ra bitartean, Oarsoaldeko sei euskaltegietan.

Hauxe da egutegia: asteartean, Oiartzungo Intxixu AEKn, 18.00etatik 19.30era; asteazkenean, Errenteriako AEKn, 9.30etik 11.00etara; ostegunean Errenteriako Udal Euskaltegian 9.45etik 11.15era; urtarrilaren 31n, Pasai Antxoko Txirrita AEKn, 19.00etatik 20.30era; otsailaren 1ean Lezoko Oroitzene AEKn, 18.00etatik 19.30era; eta otsailaren 2an, Pasaiako Udal Euskaltegian 9.45etik 11.15era.

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun tailerretan.