Usurbilgo Oiardo kiroldegiak zoru pelbikoa indar-tzeko ikastaroa eskainiko du, urtarrilaren 10etik aurrera. Hamar saioko ikastaroa izango da, doan, emakumeei zuzendua. Saioak asteartetan izango dira.

Izen-ematea gaurtik abenduaren 30era bitartean izango da, kiroldegian bertan: hamalau lagunentzako lekua izango da. Saioa Baena Gorosabal fisioterapeutak zuzenduko du ikastaroa eta obstetrizia eta ginekologia berreziketan aditua da.

Antolatzaileek azaldu dutenez, emakumeen bizi kalitatea hobe-tzeko hain garrantzitsua den eta orain arte gutxi aztertu den gai honen inguruko ezagutza eta informazioa eskainiko dute. Emakumeei zuzendua da, orokorrean, eta, bereziki, menopausia hasi edo igarotzen ari direnentzat, edota umetokia edo puxika eraitsia dutenentzat, pixa galerak dituztenentzat eta erditu berri dauden emakume gazteentzat, erditze osteko tratamendu bezala.