Usurbilgo Udalak, Hurbilagok eta Kulturguneak bat egin dute herriko ekoizle eta sortzaileen lana bultzatzeko, 650 Usurbil Bizi otarrak osatuta. Herriko 34 ekoizle eta sortzaileren lanekin beteko dituzte otarrak. Guztira, 100 otar inguru zozkatuko dira.
Abenduaren 14tik abenduaren 30era bitartean herriko dendetan egindako hamar euroko erosketa bakoitzeko txartel bana eskuratuko da, eta guztien artean zozkatuko dira 100 otarrak.
San Silvestre
Abenduaren 31n banatuko dira otarrak, Hurbilagok antolatutako San Silvestre lasterketaren ostean. Kanpainak iraun bitartean, 650 Usurbil Bizi otarren eredu batzuk erakutsiko dira herriko merkatari eta ostalarien erakusleihoetan.
Elkarlanarekin jarraituz, Udarregi Ikastolako ikasleak izango dira ekoizle eta sortzaileen produktuak otarretan banatzeaz arduratuko direnak.