Tolosa: Prostituzioari buruzko saioa izango da asteazken honetan Topic-en
Abolizioaren eta despenalizazioaren aldeko postura kontrajarriak izango dituzte hizlariek
Tolosako Asanblada Feministak Tolosako Udaleko Berdintasun sailaren laguntzarekin prostituzioari buruzko hausnarketa saioa antolatu du asteazken honetan Topic-en, 19.00etan.
Bi hizlari gonbidatu dituzte mahai-ingurura, eta bakoitzak gaia ikuspegi desberdin batetik landuko du; batek, abolizioaren aldetik, eta besteak, despenalizazioan fokua jarrita. Amelia Tiganus aktibista, formatzaile eta idazle feministak abolizioaren alde egingo du eta Aurora Iturrioz militante feministak, aldiz, despenalizazioaren alde. Bakoitzak bere hitzartzea egitearekin batera, publikoaren galde-erantzunetarako tartea egongo da.
Temas
Más en Bertan
-
Ordizia: el PNV urge a EH Bildu a retomar el Plan General de Ordenación Urbana
-
Urola Garaia: de la revista ‘Hola’ a la nao San Juan
-
El PNV critica al Ayuntamiento de Azpeitia por ceder un local para la charla del Gaztetxe “¿Por qué ACAB (todos los policía son bastardos?”
-
Nuevos aires para la limpieza viaria en Aretxabaleta