Azpeitia: 2023ko aurrekontuak osatzeko prozesua abian da
Gaur bertan ekingo dio Azpeitiko Udalak herriguneko biztanleen eta eragileen ekarpenak jasotzeari. 2023ko aurrekontuak osatzeko prozesua jarri du abian eta urrian zehar nekazal auzoetako bizilagunen ekarpenak eta iritziak jaso dituzte. Hauek hilaren 20ra bitartean egin ahalko dituzte egoki ikusten dituzten proposamenak udal webgunearen bidez edota udaletxean, igerilekuan, epaitegi atzean eta anbulatorio aurrean ipinitako postontzietan.
Oinarrizko produktuen, energiaren eta bestelako materialen prezioen gorakadak, eta zenbait kasutan eskasiak, egoera ezohikoa sortu duela ikusita, Udalak argi dauka “egoera ezegonkorra” dela hizpide aurrekontuen prozesuan. Nagore Alkorta alkateak adierazi duenez, “egoera berezi honek aurrekontuetan lehentasunak ongi zehaztera eta aurreikuspenak ahalik eta ondoen egitera garamatza. Zuhurtziaz begiratuko diegu oraingoan ere aurreikusitako gastuei eta lehentasuna emango diegu kalitatezko zerbitzuen bidez okerren pasa-tzen ari diren sektoreei laguntzeari”.
Azken urteotan bezala, helburu nagusiak tokiko ekonomia sustatzea eta behar gehien duten herritarrak babestea izango dira. Alkatearen hi-tzetan, “garai ezegonkorrak bizi ditugu eta berdintasun soziala lortzeko eta herritarren bizi kalitatea hobe-tzeko lanean jarraituko dugu proiektu estrategikoak bultzatuz”.
Horretaz gain, demografiaren bilakaerak eta gizartearen zahartzeak ekarriko dituen erronka berriei begira ere egingo dituzte aurrekontuak: “Politika publiko eraginkor eta sozialak egiteko oinarriak jarri nahi ditugu aurrekontuen bidez”.
Bestalde, alkateak esan du ekonomia sustatzen jarraitzeko dirulagun-tza lerro propioa mantenduko dutela. Era berean, “langabeziari eta, batez ere, gazte eta emakumeen langabeziari aurre egiteko baliabideak eskainiko ditugu”, aitortu du Alkortak.
Temas
Más en Bertan
-
Azpeitia cierra la compra de de un local para trasteros en la plaza Matxinada
-
La ciudadanía de Lazkao decide que proyectos hacer realidad con 100.000 euros
-
Vuelve a Irun el programa 'Bizi gogoz' con actividades gratuitas para mayores de 60
-
“Los jóvenes no se animan a crear una carroza en las Euskal Jaiak de Zarautz porque no tienen medios”