ende erdian ikastolak jaso duena itzultzea. Horixe da 50. urteurreneko ospakizunen helburu nagusia. 2021eko ekainean bost hamarkadako ibilbidea bete zuen Bergarako Telesforo Aranzadi Kooperatiba Elkarteak, eta hala, Aranzadi ikastolak. "Pandemia betean, ezin izan genuen behar bezala ospatu urtemuga, baina oraingoan ez dugu mugarri garrantzitsu hau ahazturan galtzen utzi nahi. Mende erdira iristea ez da datu makala: 50 urte daramatzagu Bergarako familiei kalitatezko euskal heziketa eskain-tzen, euskaratik eta euskaraz. Horrez gain, berebiziko garrantzia eman izan diogu beti parte-hartzeari, eta sorreratik gaur arte, herriko milaka gurasok gidatu du kooperatiba, irakasleen laguntzarekin", adierazi zuten asteazkenean egindako agerraldian.
Datozen asteetarako antolatu duten programaren aurkezpenean azaldu zutenez, bergararrei itzuli nahi diete "urte hauetan guztietan ikastolari emandako guztia: auzolana, ilusioa eta konpromisoa".
Beraz, gaurtik (inaugurazioa 19.00etan egingo dute) ekainaren 5era bitartean Aranzadi ikastolaren 50 urteak biltzen dituen erakusketa hartuko du Aroztegi aretoak. Egun handia, ordea, hilaren 28an izango da. Herriko hainbat lekutan ekitaldi ugari antolatuko dituzte, horien artean, artisau eta sor-tzaileen azoka, haurrentzako jolas parkea (Usondon), Moises Azpiazu dantza taldearen emanaldia (Muniben), edo flash moba.
Herri bazkariarekin ere jantziko dute eguna. San Martin plazan elkartuko dira mahaiaren inguruan, eta aurretik 486 txartel salduko dira (bihar Iralan, 12.00etatik 14.00etara; datorren asteartean Seminarioko patioan 17.00etatik 18.00etara; eta 19an berriz ere Iralan, 18.00etatik 20.00etara). Musika eskolako trikitilarien eta erraldoi taldearen kalejirek ere girotuko dute eguna. 19.30ean, Mugi panderoa erromeriak hartuko du lekukoa, eta 22.15etik aurrera, Gozategi eta, ondoren, Txapito Guzman eta Ibarrako Langostinuek taldeen txanda izango da. l