zkeneko urteetan Astigarragako Udalak hainbat hobekuntza eta berrurbanizazio lan eraman ditu aurrera Santiagomendi auzoan. Azkeneko esku-hartzea, auzoa seinalizatzea, duela aste batzuk hasi zen. Lur Geroa SL enpresaren eskutik eramango da aurrera obra eta helburua da inguruko baserri, landa etxe eta sagardotegi guztiak seinalizaturik ager-tzea.
Dagoeneko enpresa hasi da seinaleak jarriko diren tokietan posteak jartzen eta lanak udararako bukatuta egotea aurreikusi da. Obraren kostua 88.330 eurokoa izango da, BEZ barne. Hitoak, krokisak eta informazio panelak ipiniko dira.
Guztira, 74 hito jarriko dira, 43 paretean eta 31 posteetan; sei krokis ipiniko dira eta informazio panelak PR (ibilbide motza) bidearen informazio maparen ondoan eta herriko gune berrian jarriko dira.
Baserriei dagokienez, baserri bakar bat seinaleztatzen duten hamalau ikur ipiniko dira, lau paretean eta hamar posteetan. Azkenik, sei eta bederatzi arteko baserri multzoko 32 kokapen ezarriko dira, denak posteetan.
Udalak lan hauekin Santiagomendi erakargarriagoa egitea nahi du. Izan ere, zonalde hau turismo aktibo bezala sustatu nahi dute.
Bertan kokatzen dira Donejakue bidea eta XIII. mendeko Santiago baseliza. Hemen inguruan, bestetik, zonaldeko aztarna zaharrenak topatu egin dira. Historiaurrean landa eremuan herri bat zegoen.
Datazio aldetik lehenengo aztarnak Kalkolitikoak dira eta erromatarren kolonizazio arte iraun zuen. Astigarraga herria ere Santiagomendin jaio zen.
Astigarragako Udalaren Santiagomendiko natur eskola eta aterpetxea hemen kokatzen da ere. Kultur aurrerapenaren adierazpen gisa sortu zen, gizarteak ingurugiroaren arazoarekiko, bai eta aisialdirako alternatiba gisa natura ezagutze eta gozatzearekiko duen sentsibilizazio gero eta handiagoaren erantzuna eta laguntza izan nahirik.
2006an berrituta dagoen eraikun-tzak 308 m2ko azalera du bi solairuetan banatuta, eta 35 pertsonen-tzako lekua. Beheko solairuan, guztiz hornitutako sukaldea, komunak, jangela-areto balioanitza, komuna duen elbarrientzat egokitutako gela eta jendearentzako telefono zerbi-tzua du; goikoan berriz, komuna duen lau pertsonentzako logela bat, eta taldeentzako bi logela.