Síguenos en redes sociales:

Auzoetara eramango dituzte aurrekontuak

Auzoetara eramango dituzte aurrekontuak

dazkenarekin batera, 2022ko aurrekontuak egokitzen hasi da udal Gobernua. Herritarren iritziak eta ekarpenak zuzenean jasotzeko xedearekin, auzoz auzo bilera deialdiak egin ditu. Oposizioaren zein herritarren ekarpenak jaso eta aztertu ondoren, Gobernuak aurrekontuak azaroko osoko bilkuran behin-behinean onartzea aurreikusi du. Auzoz auzoko bilerek auzotarren beharrak ezagutzea ere izango dute helburu.

Bilerak gaur bertan hasiko dira. Udal agintariak Atxegaldeko Udarregiko jangelan, Santueneako yoga lokalean eta Zubietako Kaxkapen izango dira. Bihar Kalezarko haur eskolara eta Txokoaldeko Txokoargira joango dira. Asteazkeneko bilerak Aginagako Eliza Zarrean, Potxoenean Etxealdiako bizilagunekin eta Munalurrako Eguzki elkartean izango dira. Azkenik, ostegunean Kaxkoko bizilagunekin Potxoenean bilduko dira. Batzar guztiak 18.30ean hasiko dira.

Bestalde, azkeneko osoko bilkuran, urrian, urteko hirugarren hiruhilekoa amaituta, ohi bezala, udal kontu-hartzaileak aurrekontuaren exekuzioaren berri eman zuen. Haren esanetan, 2021eko aurrekontuak "nahiko txukun" exekutatzen ari dira. Emandako datuen arabera, orain arte, aurrekontuan aurreikusitako sarreren %67 exekutatu dira honezkero, eta gastuak, gutxiago, %50 inguru. Udalaren zorpetzea, "pixkanaka", jaisten ari dela ere nabarmendu zuen, eta, egun, %12,88an dago.

Udal kontu-hartzailearen esanetan, horrela jarraituz gero, urte bukaerara iaz baino hobeto iritsiko dira Udaleko diru kontuak. Horrez gain, diru kontuei lotutako beste albiste bat ere eman zuen: Foru Funtsetik aurreikusitakoa baino 450.000 euro gehiago jasoko ditu Udalak urte amaieran.

"Urte hasieran, herri bakoitzari zenbat dagokion zehaztu ohi du Foru Aldundiak, baina dagoeneko ofizialki jakinarazi digu espero baino 450.000 euro gehiago jasoko ditugula: oso ongietorriak izango dira". Zuhurtziaz, baina baikor azaldu zen, beraz, kontu-hartzailea: "Ikusteko dago, baina itxura polita du". Agur-tzane Solaberrieta Mesa alkateak ere albiste ona zela azpimarratu zuen.

Azkenik, zorpetzeari dagokionez, kontu-hartzaileak azaldu zuen legealdia hasi zenetik beheraka doala, pixkanaka: "Legealdi hasieran, zorpetzea %22 inguruan zegoen, eta pixkanaka, jaisten goaz; esango nuke bide onetik goazela".