San Joan pilota txapelketako partidak, larunbatean Urretxun
- Larunbatean San Joan pilota txapelketako lehen finalerdiak jokatuko dira Ederrena pilotalekuan, 11.00etatik aurrera. Kadete mailan, Ibarluzea urretxuarrak Santestebanen aurka jokatuko du, promesa mailan Irribarria aramarrak Lizeagarekin indarrak neurtuko ditu eta senior mailan Elolak eta Irazustabarrenak, Mataren eta Elizegi zaldibiarraren aurka jokatuko dute.