Energia berriztagarrien eta trantsizio energetikoaren aldeko apustuan, Tolosako Udalak 244 eguzki plaka jarri zituen iaz ferialekuko teilatuan, udal eraikinetako argindarra energia berriztagarrien bitartez hornitzeko helburuarekin. Dagoeneko hasi dira autokontsumorako energia sortzen.

Ferialekuan jarriko den instalazio fotovoltaikoa autokontsumo kolektibokoa da. Abenduan egin zen sarera konexioa, Tolargirekin beharrezkoak ziren izapideak egin ondoren eta abenduan hasi zen sistema berria energia igortzen.

  • Lea más: Egoera Tolosaldea

Instalazioak 100,00kW potentzia du, modulo bakoitzak, 410 W-ko potentzia. Monitorizazio sistema ere ezarri da,

besteak beste, une oro produzitzen den energia kopurua ezagutzeko, kontrola egiteko eta mantenimenduan laguntzeko.

Autokontsumorako legeak oraindik ere mugak ezartzen baditu ere, 500 metroko erradiora mugatzen delako autokontsumoaren baliagarritasuna, Udala eguzki panelek sortutako energia berriztagarria udal eraikinetako argindarra hornitzeko erabiltzen hasi da: ferialekua, Kultur etxea eta zahar etxea.

Instalazioa martxan jarri zenetik, 1.000 kW sortu ziren abenduan, 3.000kW urtarrilean eta beste hainbeste otsailean. Egun eguzkitsu batean, 300kW sor litezke.

Energia horren banaketa, legeak ezartzen dituen mugen baitan egiten da, ondorioz, oraindik orain ezin da energia guztiz aprobetxatu. Dena den, dagoeneko ari dira banaketa koefizienteak aldatzeko proposamena lantzen.