Síguenos en redes sociales:

Listorretako aisialdi guneko gida zerbitzuak hiru ibilaldi eskaintzen ditu

Abuztua eta urria bitartean hamabi irteera antolatu dituzte Aiako Harria Parke Naturala ezagutzeko

Listorretako aisialdi guneko gida zerbitzuak hiru ibilaldi eskaintzen ditu

- Errenteriako Listorreta-Barrengoloia aisialdi gunean gida zerbitzu ofiziala martxan jarriko da aurten berriro ere. Abuztuaren bigarren asteburutik aurrera, Aiako Harria Parke Naturalean kokatuta dagoen eta Kontserbazio Bereziko Eremu (KBE) izendapena duen gune honen natur eta kultur ondarea ezagutzeko aukera paregabea izango da gida adituen eskutik. Natura 2000 Sarearen barruan babestuta dago Aiako Harria.

Eskainiko diren hiru ibilbideetatik lehenengoa Lau Haizeta Parkea eta bere monumentu megalitikoak izeneko bisita gidatua izango da. Abuztuaren 8an, elebitan. San Marko gotorlekuan du hasiera puntua.

Beste bi ibilaldiak Aizpitarteko leizeetako aztarna paleolitikoak eta Añarbeko Baso-Erreserba izenburukoak dira.

Urria arte luzatuko da ibilbide gidatuen eskaintza eta guztira hamabi bisita eskainiko dira. Guztiak goizeko 10.00etan hasiko dira, baina egutegi eta abiapuntu desberdinekin, bisita motaren arabera. Ibilbide gidatu hauek guztiak doan izango dira. Beharrezkoa da aurretik Errenteriako turismo bulegoan izena ematea.