Lazkao- Lazkaoko Udala osa-tzen duten zazpi batzordeetan (Ogasuna, pertsonala, kontratazioa eta kontu hartzailetza, ekonomia sustapena, gizarte zerbi-tzuak eta berdintasuna, hirigin-tza, landa lurra, kultura eta kirola, gazteria, hezkuntza eta euskara) parte hartzeko aukera izango dute herritarrek. Hala, batzorde horietan edo sor daitezkeen lan taldeetan parte hartu nahi duten herritarrek, uztailaren 12ra arteko epea izango dute izena emateko. Udaletxeko harrerara joan behar da horretarako, 943 08 80 80 telefonora deitu edo udala@lazkao.eus helbidera mezu bat bidali izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta zein batzordetan edo lan taldetan parte hartu nahi duten azalduz.