legazpi Legazpiko Udaleko Gazteria zerbitzuak 19. haur parkea antolatu du, 2 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzat. Parkea Urbeltz pilotalekuan eta Azoka gunean egongo da, astelehen eta asteartean 10.30etik 14.00etara eta 16.00etatik 19.30era eta asteazkenean 10.30etik 13.30era. Saio bakoitzeko 2 euro ordaindu beharko dira. Txu-txu trena, moto-kros eta eski simulagailuak, kart pista, puzgarriak, zezen mekanikoa, bideo-jokoak eta tailerrak egongo dira. A.Z.