zumarraga Eitza auzoko Jai batzordeak, Zumarragako Udalaren laguntzarekin, txalaparta ikastaroa antolatu du. Eskolak urtarrilaren 13an eta 27an, otsailaren 3an eta 17an, martxoaren 10ean eta 24an eta apirilaren 7an izango dira, 18.00etatik 20.00etara, Eitzako Topalekuan. Saioak Angel Ulik eta Javi Martinezek gidatuko dituzte. Kuota saioko 5 eurokoa da. Izena emateko 636 312 603 zenbakira deitu behar da. Egunean bertan ere eman daiteke izena, Topalekuan. A.Z.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
