Usurbil Usurbilgo Udalak jakinarazi duenez, Atalluko erriberako hormigoizko bidetik erriberako soroetara iristeko dauden pasabideak hondoratuta daude eta arekak ez du behar bezala drenatzen. Horrenbestez, urak behar bezala bideratzeko, hamalau pasabide ezabatu, zorua berdindu eta hodi berriak jarriko dira. Lan hauek egiteko Excavaciones Peru SL enpresa kontratatu du. A.M.