zumaia. Zumaiako Sahararen aldeko Darahli elkartea (argazkian) eta Orioko Danbolin musika eskola, EiTBk antolatutako lipdub bideo lehiaketako finalisten artean daude. 20 talde sailkatu dira eta eskualdeko bi hauek ere lortu dute bertan egotea. Beraien aldeko boza eman nahi dutenek http://www.eitb.com/eu/gaztea/lipdub/ atarian egin dezakete. Euskal Herriko 38 bideo aurkeztu ziren sariketara eta horietatik 20 hautatu dira. Aukeratutako horien artean bozketa egingo da orain eta edonork eman dezake baten edo bestearen aldeko boza. Azaroaren 13a arte egingo da lehen bozketa eta hamar bideo bakarrik pasako dira hurrengo fasera. argazkia: n.g.