2023an Estatuko ekonomia %2,2 haziko da Europako Batzordearen kalkuluen arabera; horrek hiru hamarreneko hobekuntza erakusten du, udaberriko %1,9ko iragarpenarekin alderatuta. Gainera, eurogunearen eta Europar Batasun osoaren aurreikuspenen gainetik ere kokatzen da, biak %0,8ko hazkunde-iragarpenean utzi baititu, maia-tzeko aurreikuspenekin alderatuta, hurrenez hurren, hiru eta bi hamarren jaitsita.

Beraz, Espainiako Estatua finkatu da EBko sei ekonomia handienen hazkunde-aurreikuspenaren buru 2023an; gainerakoenak honako hauek lirateke, Alemania (-%0,4), Frantzia (-%1), Italia ( %0,9), Herbehereak ( %0,5) eta Polonia ( %0,5).

Horretaz gain, egungo ekitaldirako aurreikusitako inflazio-ehunekorik txikiena ere erakusten du, %3,6rekin, 2023rako maiatzean aurreikusitako jaitsiera baino lau hamarren txikiagoa, nahiz eta 2024ko udaberrirako iragarpena bi hamarren igo, %2,9raino.

”Espainiako ekonomiak oso errendimendu ona izan zuen urtearen lehen erdian, eta udaberriko aurreikuspenak nabarmen gainditu ditu”, aitortu zuen atzo, Paolo Gentiloni Europako Ekonomia komisarioak.

Inolaz ere, 2024an estatuko BPGaren hazkunde erreala %1,9ra jaistea espero da, udaberrian aurreikusitako %2aren aldean. Moteltze hori egungo ekitaldiaren amaierarako aurreikusitako jarduera ekonomikoaren ahultzeari egozten dio Bruselak, “gutxienez 2024ko lehen seihilekora arte luzatuko dena”, Gentilonik adierazi zuenez. Aurreikuspenak beherantz berrikusi du EBko ekonomiaren hazkundea, udaberrian aurreikusitako %1,7tik %1,4ra, baita eurogunekoa ere, 2024rako %1,6tik %1,3ra jaitsi baitu. Bestalde, Estatuko inflazioaren ehunekoa Europar Batasuneko inflazio-pronostikoaren oso azpitik dago, Europar Batasun osoan 2023an %6,5ekoa izatea aurreikusten baita – aurreko %6,7ko aurreikuspenaren aldean –, eta 2024an %3,2ra jaistea aurreikusten dute, datu hori ere maiatzeko aurreikuspenetan baino hamarren bat txikiagoa delarik. Euroguneari dagokionean, udaberriko aurreikuspenekiko inflazioa beherantz berrikusi da 2023rako, %5,8tik %5,6ra ekarriz, nahiz eta 2024rako datua hamarren bat igo duten %2,9raino.

Energiaren prezio altuen inpaktua arintzeko aplikatzen diren gobernu-neurriak pixkanaka desagertzeak eragindako goranzko presioa gorabehera aurreikusi dute dezelerazio hori. Pixkanaka behera egingo du, energia eta elikagaiak kontuan har-tzen ez dituen azpiko inflazioak, prezio altuen eraginak bere horretan jarraituko baitu 2024ko lehen seihilekoan. Gobernuaren eraketa atzeratuz gero Estatuak Europako funtsen hedapena eta exekuzioa atzeratzeak kezkatzen ote duen galdetuta, Estatuaren egoera “nahiko ona, eta inflazioa faktore erabakigarria den beste herrialde batzuena baino hobea dela” esan zuen Gentilonik, eta ez omen dago kezkatuta, Bruselak”ohituta dagoelako jarduneko gobernuekin lan egiten”.

Gai horren inguruan zehaztu nahi izan zuen, Gobernuko ordezkariekin bildu berria dela, besteak beste, Nadia Calviño lehen presidenteorde eta Ekonomia Gaietarako ministroarekin, joan den asteazkenean, eta edozelako atzerapenik saihesteko “erabateko konpromisoa” azaldu diotela.