2021eko hil beraren aldean EAEko txikizkako merkataritzaren salmentak %6,8 jaitsi ziren uztailean, eta urteko lehen zazpi hilabeteetan %3,8ko jaitsiera metatu dute, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) atzo argitaratutako datuen arabera.
Urtea hasi zenetik, euskal txikizkako sektorean urte arteko atzerakadak antzeman dira hilabete guztietan: -%3,4 urtarrilean, -%1,1 otsailean, -%8 martxoan, -%1,2 apirilean eta maiatzean, eta -%3,2koa ekainean.
Bestalde, txikizkako merkataritzaren sektoreko okupazioa %1,7 hazi da urte arteko tasan, Estatu osoko batez bestekoa (%2,4) baino zazpi hamarren gutxiago.
Urtea hasi zenetik, okupazioa %1,8 hazi da Euskadin, hamarren bat jaitsiz (%0,1) aurtengo ekainarekin alderatuta.
Euskal txikizkako merkataritzaren salmentei dagokienez, fakturazioa, deflaktatu gabeko indizearekin, %7,3 hazi da 2021eko uztailarekiko, eta salmenten hazkundea %8,3ra iritsi da urte honetako batez bestekoan, INEren arabera.
Estatu osoan, txikizkako merkataritzaren salmentek %3,3ko atzerakada izan dute uztailean, 2021eko hil berarekin alderatuta; tasa hori aurreko hilekoa baino 3,7 puntu txikiagoa da, orduan %0,4 igo zirelako.
Jaitsiera horrekin, hautsi egin da segidako hiru hilabeteko hazkunde-sekuentzia. Urteko lehen zazpi hilabeteetan, txikizkako salmentak %0,3 igo dira batez beste, 2021eko aldi berarekiko.
Jaitsierak
Uztailean, elikagaien salmentak %3,3 jaitsi ziren txikizkako sektorean, 2021eko hilabete berarekin alderatuta; gainerako produktuenak, berriz, %6,6 jaitsi ziren, etxeko ekipoen salmentek (%-7,8) eta bestelako ondasunenek (%-3,4) behera egin zutelako, pertsonen hornigaiak %8,9 igo ziren bitartean.
Eskualdeka aztertuta, udako hilabete nagusian turista gehien jaso-tzen dituzten Balear Uharteetan eta Kanarietan, esaterako, txikizkako merkataritzaren salmentak igo egin ziren uztailean, %4,8 lehenengoaren kasuan eta %3,4 artxipelagoan.
Neurri txikiagoan, Extremaduran %0,6 hazi ziren, eta gainerako erkidegoetan urte arteko jaitsierak izan ziren txikizkako merkataritzan uztailean, aipagarrienak Gaztela-Mantxan (%-8,2), Asturiasen (%-7,7) eta Errioxan (%-7,2). Melilla eta Ceuta hiri autonomoetan ere jaitsierak izan ziren, %10,8 eta %6,9koak, hurrenez hurren.
Sektorearen fakturazioaren jaitsierarik apalenak Madrilen (%-0,8), Katalunian (%-2,1), Kantabrian (%-2,4) eta Valentziako Erkidegoan (%-3,1) antzeman ziren.
Aitzitik, sektore horretako enplegua %2,4 hazi da iazko uztailarekin alderatuta, eta hamabost hilabetez etengabe egin du gorantz Estatu osoan.
Uztailean, soilik bi autonomia erkidegok jasan dute urte arteko jaitsiera: Asturiasek (%-0,9) eta Aragoik (%-0,6). Gainerako hamabost eskualdeetan okupazioa handitu egin da. Honetan ere uharteak izan dira berriro nagusi, Balear Uharteetan %8,1eko eta Kanarietan %5,8ko hazkundeak islatuz.
Uztailean txikizkako merkatari-tzan enplegua gutxien hazi den eskualdeak, aldiz, Gaztela eta Leon eta Murtzia izan dira, urte arteko %0,9ko eta %1,4ko gorakadekin, hurrenez hurren.
EXPORTACIONES
l Subida moderada. El Índice General de Precios de Exportación de los productos industriales registró un aumento interanual del 18,9% en julio, aunque es una tasa casi tres puntos inferior a la de junio, según el INE.
Es el primer descenso que registra la tasa interanual de los precios de exportación de los productos industriales tras 20 meses encadenando tasas cada vez más altas, que llevaron a este indicador a marcar cifras récord en 16 años en los últimos meses.