- Gobernuak atzo onartu zuen elektrizitatea sortzeko erabiltzen den gas naturalaren prezioa mugatuko duen mekanismoa. Neurri horri esker, handizkako merkatuan (pool) elektrizitatearen prezioa %40 jaitsiko da, orduko megawatta (MWh) 130 eurotara ekarriz.

"Etxeetako eta enpresetako elektra indarraren faktura hurrengo ordainketan bertan murriztuko da", agindu zuen Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, Ministro Kontseiluaren ezohiko bileran mekanismo hori onartu ondoren Twitterren jarritako mezuan.

Teresa Ribera Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministroak azaldu zuenez, datozen hamabi hilabeteetarako indarrean jarritako gasaren prezioaren mugari esker, poolaren prezioa urteko lehen hiruhilekoan erregistratutako MWh 210 euroko batez bestekoa baino ia %40 txikiagoa izango da.

Ostegunean Sanchezek zehaztu zuenez, poolean indexatutako tarifak dituen batez besteko kontsumi-tzaile batek %30 aurreztuko omen du, esate baterako tarifa arautua dutenen kasuan (PVPC).

Gobernuak onartutako mekanismoak elektrizitatea sortzeko erabiltzen den gas naturalaren prezio-muga finkatzen du, batez ere gasaren ziklo konbinatuko zentralena, datozen hamabi hilabeteetan batez beste MWh 48 eurokoa izango delarik.

Teresa Riberak azaldu zuenez, muga hori MWh-ko 40 eurokoa izango da lehen sei hilabeteetan, eta pixkanaka igotzen joango da, neurria indarrean dagoen bitartean MWh-ko 48 euroko batez bestekoa lortu arte.

Horrela, gasaren prezioak gainerako energietan kutsatze efektua eragitea ekidingo du Gobernuak, lehengai hori sor-tze-prozesuetan erabiltzen duten teknologiek soilik ordainduko baitute gas naturalaren prezioan.

"Gasaren kostuan ordainduko den elektrizitate bakarra, gas naturala erabiliz sortutakoa izango da, eta ondorio hori berehala antzemango da. Gainerako energien kutsatze-efektua ezabatuko dugu, eta horrek, ekoizpen-kostu askoz baxuagoak dituzten konpainien aparteko mozkinak nabarmen murriztea ekarriko du", azaldu zuen Teresa Riberak.

Eskaini zituen datuen arabera, neurri horrek hasiera batean etxeko kontsumitzaileen %37 ingururi eragingo die -araututako merkatuko hamar milioi baino gehiagori-, baita industrialen %37ri ere.

Gainera, neurria indarrean egongo den urtebetean, gaur egun merkatu librean dauden etxeko eta industriako kontsumitzaileek ere nabarituko dituzte ondorioak, kontratuak berrikusterakoan erreferen-tziatzat har-tzen den handizkako prezioa egungoa baino baxuagoa izango baita.

Hirugarren presidenteordeak azaldu zuenez, gaur edo astelehenean BOEn argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean neurria, nahiz eta "eraginkortasun osoa" izateko Europako Batzordearen (EB) onarpen formalaren zain egon beharko duen.

l Precio alto. La consejera de Desarrollo Económico, Sostenibilidad y Medio Ambiente del Gobierno Vasco, Arantxa Tapia, consideró ayer "una buena noticia" que el Gobierno central apruebe la 'excepción ibérica' que limitará el precio de referencia del gas en torno a 40 euros/MWh, aunque cree que "no lo notaremos en nuestras casas". Asimismo, Tapia advirtió de que puede haber problemas en el abastecimiento de gas en toda Europa cuando llegue el próximo invierno. En una entrevista concedida a Euskadi Irratia, la consejera destacó que "hay que hacer algo para las personas y las empresas" porque los precios "suben sin pausa". Además, consideró que las consecuencias de la invasión de Ucrania tendrán como efecto que suba el precio del gas, por lo que instó al Ejecutivo de Sánchez a que "tenga en cuenta lo que sucede con el precio del gas en Europa en general, no solo con el que se usa para la electricidad, para proteger a los más vulnerables".