- Urriaren 28tik aurrera erabili ahal izango dira Euskadiko turismo, ostalaritza eta merkataritza zerbi-tzuetan deskontu ezberdinak dituzten 966.250 bonuak eta merkatuan 8,7 milioi euro txerta-tzea aurreikusten da, erosketetan gutxienez 26 milioi mobilizatu ostean.

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak atzo aurkeztu zituen, Euskadiko gainerako erakundeekin koordinatuta Eusko Jaurlaritzak abian jarritako bonuak. Ekitaldian, Gorka Urtaran Eudeleko presidente eta Gasteizko alkateaz gain, hiru lurraldeetako aldundietako, udaletako eta merkataritza-ganberetako ordezkariak ere izan dira.

Bonuak ez dira fisikoak izango, eta plataforma elektroniko baten bidez izapidetuko dira zuzenean erosketak egiten diren establezimenduetan.

Aktibatutako bonu guztietatik 500.000 merkataritzarako dira. 10 euroko deskontuak egongo dira, 30 euroko gutxieneko erosketak egiteko.

Herritar bakoitzak gehienez 4 bonu erosi ahal izango ditu, gehienez 40 euroko deskontua izanik.

Gainerako 466.250 bonuak turismo eta ostalaritza sektoreei zuzenduta daude eta hiru modalitate bereizi dira.

Lehenengo biak ostalaritzako, jatetxeetako eta interes turistikoko jardueretako establezimendu eta enpresetan erabiltzeko dira, eta 5 euroko deskontua dute 20 euroko gutxieneko erosketetarako, eta 10 eurokoa gutxienez 40 euroko erosketa eginez gero.

Hirugarren modalitatean, 20 euroko deskontua egingo da turismo-ostatuetan, gutxienez 60 euroko erosketa egindakoan.

Sailburuak azaldu duenez, kasu horretan, establezimendu bakoitzeko 2 bonu erosi ahal izango dira, pertsona bakoitzeko gehienezko deskontu muga 40 eurokoa izanik.

Hurtadok aurreratu duenez, bonu horiek arautzen dituzten aginduak urriaren 5ean argitaratuko dituzte, hurrengo egunean sartuko dira indarrean, eta hortik aurrera izango dute establezimenduek programari atxikitzeko aukera. Urriaren 28ra arte ez dira deskontuak erabilgarri egongo herritarrentzat.

Euskadin bizi diren 18 urtetik gorako pertsonek erosi ahal izango dituzte, nahiz eta turismoarekin lotutako zerbitzuen kasuan, autonomia-erkidegoa bisitatzen duten beste leku batzuetako herritarrek ere erosi ahal izango dituzten.

Desde octubre. Los 966.250 bonos en servicios de turismo, hostelería y comercio de Euskadi con distintos descuentos para la ciudadanía podrán utilizarse desde el 28 de octubre.

Reparto. Cada ciudadano podrá adquirir hasta 4 bonos con un descuento máximo de 40 euros. 500.000 bonos son para el comercio con descuentos de 10 euros para compras mínimas de 30 euros. 466.250 bonos se dirigen a los sectores del turismo y de la hostelería en tres modalidades diferentes.