Síguenos en redes sociales:

Argazki markoak egiteko tailerra izango da gaur Egian

Gaztelekuak pin pon txapelketa ere antolatu du larunbaterako, 17.00etatik aurrera

Argazki markoak egiteko tailerra izango da gaur Egian

donostia. Egiako gaztelekuak aste honetarako prestatutako ekitaldien baitan argazkien markoak sortzeko tailerrean parte hartzeko aukera izango dute auzoko gazteek.

Gaur eta bihar arratsaldean, 18.00etatik aurrera, markoekin jardungo dute gaztelekura gertura-tzen diren 13 eta 17 urte bitarteko egiatarrek.

Larunbaterako beste hitzordu bat ere jarri dute gaztelekukoek: pin pon txapelketa jokatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Larunbatero bezala, 17.00etatik 21.00etara izango da zabalik gaztelekua, eta txapelketari 18.00etan ekingo diote.

Ekintza guztiak Egiako kultur etxeko lehen solairuan izango dira, gaztelekuak egoitza han baitauka.