Iñigo Segurolak hiri baratzei buruzko hitzaldia eskainiko du ostegunean Altzan
lur paisajistak taldeko kideak 19.30ean hasiko du mintzaldia tomasene kultur etxean
Donostia. Lur Paisajistak enpresako kide Iñigo Segurolak hitzaldi berezia eskainiko du ostegunean Altzan: hiri baratzak izango ditu hizpide, hain zuzen.
Bricomania telebista programan ezaguna egin zen paisajista honek hiritik atera gabe balkoi edo zelai txiki batean zer nolako baratza osatu daitekeen agertuko die altzatarrei. Izan ere, badirudi handituz doala bakoitzak bere kontsumorako barazkiak landatzeko interesa, nahiz eta horretarako baratz handirik ez izan, eta horregatik erabaki dute apirileko hileko gaia hiri baratzak izatea.
Zehazki, hirian bizi eta balkoi txiki batek eskaintzen dituen aukerak azaldu nahiko dizkie Iñigo Segurolak hitzaldira gertura-tzen diren altzatarrei. Mintzaldia ostegun arratsaldean izango da, 19.30etik aurrera, eta Tomasene kultur etxean.
Lur Paisajistak taldekoak izan dira, besteak beste, Ametzagaina parkeko eta Oroimenaren Lorategiko diseinatzaileak.
Más en Donostia
-
Donostia recuerda a sus víctimas del franquismo con una ofrenda floral
-
El juicio al masajista acusado de agredir sexualmente a tres menores en Donostia arranca el lunes
-
Diez vecinos con contratos de alquiler ilimitado plantan cara a Naiz Homes en Gros
-
Donostia celebra del 16 al 22 la Semana Europea de la Movilidad con un programa "diverso y participativo"