- Pixkanaka bada ere, Acunsa Gipuzkoa Basketeko diziplinara egokitzen ari da Jan Span. Antolatzaile esloveniarrak atzo aitortu zuenez, GBCn debuta egin eta ACB ligan estreinatzea ez zen batere erraza izan: "Denboraldi hasiera gogorra izan da niretzat, baina pozik nago taldea nola dagoen ikusita. Giro berri batera egokitzen ari naiz, kultura batera, hizkuntzara€ dena da berria, baina iruditzen zait hobetzeko gai izango naizela, eta taldearen, entrenatzailearen eta ligaren estilora ondo egokituko naizela. Gogor lan egiten eta hobetzen jarraituko dut, taldeari ekarpen handiagoa eskaini ahal izateko".

Larunbatean Zaragozaren aurka Illunben talde gipuzkoarraren denboraldiko lehen garaipenari erreferentzia eginez, hau aipatu zuen: "Bide onetik goaz, batez ere azken partidan, lehen garaipena lortu baikenuen. Konfiantza handiagoa dugu gugan, eta hortik abiatuta aurrera egiten jarraitu behar dugu. Lanean gogor jarraitu behar dugu eta jokatu behar dugun bezala jokatu. Horrela eginez gero, aukerak izango baititugu".

Ligako hurrengo hitzordua larunbat honetan izango dute, 20.45etik aurrera, Santiago de Compostelan, Obradoiroren aurka, eta horren inguruan hauxe esan zuen Jan Span-ek: "Partida ona egitea espero dut, partida gogorra. Monbus Obradoirok hasiera ona eman dio denboraldiari, eta badakigu haiekin lehia-tzeko gauza garela. Ahalik eta partidarik onena jokatzen saiatuko gara, beste garaipen bat lor-tzeko".

"Bide onetik goaz. Lanean gogor jarraitzen badugu, aukerak izango ditugu "

GBCren antolatzailea