Mutrikun erabakiko da Xisterako denboraldiko aurreneko txapela

19.08.2020 | 12:27
Goixerri.

Mutrikuko pilotalekuan erabakiko da Xisterako denboraldiko aurreneko txapela, bertan erabakiko baita ostiralean, 22.00etan hasiko den jaialdian, Xistera Masterseko txapela.

Jaialdia hirugarren eta laugarren posturako demarekin abiatuko da. Gonzalez eta Jon Mandiola, Aaronen eta Urangaren aurka neurtuko dira. Finalerdietako maila ematen badute, neurketa oso ona izango da.

Jarraian jokatuko da finala, eta bertan Antxon eta Goixerri, Arberen eta Danel Mandiolaren aurka jokatuko dute. Bi aurrelari beterano, eta bi atzelari gazte izango dira final honetan. Dena dela, lauak ere goi mailako pilotariak dira, eta final oso ona eskaintzeko moduko pilotariak dira.

Atzean nagusitzea lortzen duen bikoteak irabazteko asko izango du, aurrean tantoa azkar bukatzen duten pilotariak baitira. Bi bikoteak ere ederki ezagutzen dira elkar, eta finala oso irekia agertzen dela esan daiteke.

Mutriku, ostilara, abuztuak 21, 22.00

Xistera Masterseko 3. eta 4. postua: Gonzalez-J.Mandiola / Aaron-Uranga

Finala: Antxon-Goixerri / Arbe-D.Mandiola