Udazkena amaitzeko orduak falta dira. Irungo Colon pasealekuko espaloitik gora Gabonak datoz. Michel Saulaie: “Estazio abandonatu bat, aulki bi eta hamaika istorio asma ditzake tristurak”. Emakume bat presaka dabil. Nikaraguatik duela hamar urte iritsi zen. Segika duen zortzi urteko umearekin ospatuko ditu aurten ere Gabonak. Emakumeak, bere etxetik urrun; semeak, bere duen etxean. Bankuan, bi gizon eguzkipean solasean. Gazteena dirudien horrek familiarekin azkenekoz eseriko dela badaki. Pozik dago: bilobak semetxoa izan zuen udan. 2024, 2025 eta 2026: hiru Gabon desberdin etxean. Zabaltza plazan dabilen emakumeari gozamena ez zaio telefonoko mikrofonotik kabitzen: Asian lanean duen alaba etxera dator! “Urte gogorra izan dugu”. Senarra joango da aireportura haren bila. Eta iraganeko istorioak itzuliko dira, haurtzaroko Gabonetara itzultzea bezala. Aitonak txirrindari gurpiltxoak kendu zizkionekoa. Baita amak lanez aldatu zuenekoa. Baldintza okerragoak, soldata ezik. Alabari ikasketa hobeagoak eman ziona. Mahaiaren bueltan, betiko argazkiak aterako dituzte. Gabonak horixe baitira: etxera itzuli, egon nahi duzun jende horrekin elkartu. Denok baitugu egon nahiko genukeen etxea. Agian inoiz itzuliko ez dena.

Eguberri on.