Nolako balantze pertsonala egingo zenioke pasatu den Xisterako Zirkuituari?

Pertsonalki oso ona izan dela esango nuke. Zirkuitua irabazteko asmoarekin kantxaratu nintzen, eta Goixerrirekin irabaztea lortu dut. Arantza Interjain gerau zait. Iaz finala jokatu nuen, baian ez nuen lortu irabazterik. Aurten ere finalerdietan sartuta nintzen, baina gaisorik nengoen eta ezin izan nuen jokatu.

Zure emaitzak ikusita esan daiteke pilotari erregularra zarela?

Nik uste dut baietz, uste dut nahiko erregularra naizela. Ezin da akaso urte osoan maila berdina mantendu, baina nire kasuan berdintsu mantentzen dudan horietakoa naiz, gorabehera askorik gabekoa. Egia da Xisterako Zirkuituan hor nabilela beti. Azkeneko biak irabazi egin ditut, eta aurreko bietan batean finala jokatu nuen, eta bestean finalerdietan sartu nintzen. Interjain ere iaz finala jokatu nuen, eta aurten finalerdietan sartu naiz.

Nola ikusi duzu Xisterako Zirkuitua?

Iaztik aldaketa batzuk egin dituzte, baina bide onetik doa, gauzak ongi eginez, eta ahalik eta erakargarritasunik gehien emanez. Beti dago hobetzekoa leku guztietan bezala, baina ahalegintzen ari dira eta garbi dago zestari indar handia eman diola Xisterak.

Zer egin daiteke zestak beste pauso bat aurrera eman dezan?

Denak bide beretik jarraitu eta denak batera lan egin, uste dut hori dela egin daiteken gauzarik onena. Klubak batera lan egitea lortu dugu Xisterari esker, baina gero hor daude federazioak, enpresak eta gainerakoak. Honek aurrera egin dezan derrigortuta gaude denak bide beretik jarraitzea eta gauzak denak batera egitera.

Profesionaletara jauzia egiteko ametsa mantentzen duzu?

Ez da loa kentzen didan zerbait. Nik oso gertutik ezagutu dut mundu hori, aita profesionala izan baita, eta badakit nola funtzionatzen duen. Zaila da egun ameriketara joatea, eta hemen bi enpresa daude, une konkretu batzuetara mugatuta. Lehen esan bezala gauzak aurrera egiteko batera egin behar da lan. Afizionatuek behar dituzte profesionalak, ilusio hori mantentzeko. Baina profesionalek ere badute afizionatuen beharra. Denak elkarrekin lan egitera behartuta gaude.