kirolak

Tolosan erabakiko dira hirugarren faseko txapeldunak

17.12.2019 | 16:40
Cosme eta Uranga.

Hirugarren faseko sailkapen fasea amaituta, datorren larunbatean bukatuko da Tolosan fase hau. Lehen Mailan, Antxon-Uranga, Gaizka-Goixerriren aurka arituko dira. Bigarren mailan Urrutia-Harinordoquy, Galletebeitia-Garaten aurka arituko dira, eta Hirugarren Mailan, Libois eta San Jose, Arakistainen eta Iriondoren aurka arituko dira.

Zumaian jokatu zen fase honetako azkeneko jardunaldia eta kinielak izan ziren. Lehen Mailako aurreneko kiniela Eduardok eta Zugaitzek irabazi zuten, eta bigarren, berriz, Aaron eta Uranga, 11rekin. Bigarrena Cosmek eta Urangak irabazi zuten. Aaron eta Zugaitz geratu ziren bigarren, 13rekin. Bigarren Mailako aurreneko kiniela Urrutiak eta Goitiak irabazi zuten erabateko nagusitasunez. Bigarren postuan 10ekin, Arrillaga eta Harinordoquy geratu ziren. Bigarren kiniela, berriz, Arrillagak eta Goitiak eraman zuten, eta bigarren Garcia-Garat, Berge-Ohyenard eta Ibañez-Harinordoquy sailkatu ziren, 12rekin.

Hirugarren Mailan, aurreneko kiniela Arakistainek eta Del Riok irabazi zuten, eta bigarren Bonin-Laborde eta Teresa-Aldin sailkatu ziren 7rekin. Bigarrena Arakistainek eta San Josek eraman zuten, eta bigarren postuan Teresa-Del Rio eta Zamora-Larrazabal sailkatu ziren 6 tantorekin. Azkeneko kinielan, Libois eta San Jose izan ziren onenak, eta bigarren, berriz, Arakistain eta Urreisti sailkatu ziren. 9rekin, Maila honetan 10 tantoko kinielak jokatu ziren.