KIROLAK

Joko bikainarekin jokatu dira Mutrikun Nesken Topaketako partidak

17.12.2019 | 15:12
Eneritz Lizardi.

Mutrikun jokatu zen Nesken Topaketako jardunaldia, era ezberdinetako jardunaldiak izan ziren. Kinielekin hasi zen saioa, eta bakarra izan zen, Maiak eta Marak irabazi zutena. Ondoren era tradizionaleko neurketak iritsi ziren. Aureneko partida, Elezgarai-Nicolasek irabazi zuten, bigarrena, Idoetak eta Roblesek, eta azkenekoa, berriz, Mugartegik eta Lurrek irabazi zuten 

Ondoren iritsi zen jokoen txanda, hiru norgehiagoka jokatu baitziren jokoetara, eta hirurak ere bikainak atera ziren. Aurrenekoan, Merinok eta Calvok 2-0 hartu zituzten mendean Maeli eta Bereziartua (15-8 eta 15-14). Bigarrena Aldazabalek eta Araik 2-1 irabazi zien Ortiz de Mendibili eta Bereziartuari (12-15, 15-13 eta 5-4). Azkeneko partida Merinok eta Lizardik 2-1 irabazi zien Arakistaini eta Arairi (15-8, 9-15 eta 5-1).

Oronotzen, berriz, Mutilen Kadeteen Zirkuituko jardunaldia jokatu zen, eta bi kiniela ospatu ziren 15 tantora. Aurrenekoa Markel Arantzetak eta Patxi Pagoagak irabazi zuten, eta bigarren berdinduta geratu ziren Bilbao-Ibar, Mugertza-Rodriguez eta Garcia de Bikuña-Lopez Suso, bakoitza 7 tantorekin.

Bigarrena, berriz, Ekaitz Bilbaok eta Abel Rodriguezek irabazi zuten, eta bigarren Garcia de Bikuña eta Ibar, 12rekin, geratu ziren. Oronotzen aurreneko aldiz jokatu zen Xisterako ekinaldi bat.