Iñigo Peñak bihar egingo du debuta Alemaniako Duisburg herrian jokatuko den Munduko Txapelketan. Zumaiarra k-1 500eko lehen seriean lehiatuko da (9.45etan). Proba horretako finalerdiak ostiralean jokatzekoak dira, 10.05etatik aurrera, eta A finala, berriz, egun bereko 14.04etan. Tokioko Olinpiar Jokoetan bezalaxe, Peña k-2 1000 modalitatean ere parte hartzekoa da. Gipuzkoarrak gaur bertan jokatuko du maila horretako lehen proba Pedro Vazquezekin batera, 16:31tan hasita. Diziplina horretako finala, aldiz, larunbatean izango da. Begoña Lazkano pasaitarrak, berriz, bihar egingo du debuta k-2 500ean Laia Pelachsekin batera (11.01etan).
- Multimedia
- Servicios
- Participación