Elkarrekin Sortu ikuskizun teknologiko-digitalarekin hasi zen atzo Euskadiko Orkestraren Musika Gela zikloaren denboraldi berria, haurrak konpositore izatera gonbidatzen dituena eta aurten 50 jardueratik gora programatuko dituena.

Musika haurrei hurbiltzea helburu duen talde sinfonikoaren heziketa-zikloak lau ekoizpen propio eskainiko ditu Eskola Umeen-tzako Kontzertuetan zein Familia Kontzertuetan.

Elkarrekin sortu gaur eta hilaren 20, 23, 24 eta 26an errepikatuko da ikasleentzako kontzertuetan, eta datorren larunbatean eskainiko da familientzako kon-tzertua, orkestrak Miramonen duen egoitzan.

Euskadiko Orkestrako musikariek zortzi egileren lanak interpretatuko dituzte, horien artean Sui-tzan bizi den Helga Arias konpositore bilbotarraren Egunsentia-Ilunbarra, non irudi eta soinutan irudikatutako bederatzi eszena natural proposatzen dituen.

Lehen ekoizpen honetan parte hartzen duten berrogeita hamar ikastetxeek sortu dute irudien lagungarri den oinarrizko musika, eta agertokiko musikariek zuzenean osatuko dute ikasleen soinuekin aldez aurretik grabatutako konposizioa.

Musika Gelaren denboraldiak honako ekoizpen hauek eskainiko ditu 2023-2024 denboraldian: Pantomima izeneko musika eta antzerki istorioa, Barrokotik Erromantizismora doan errepertorioa baliatuz, artearen komediaren estetikan inspiratutako pertsonaia bat irudimenezko espetxe batetik ihes egiten saiatzen delarik.

Polikinela, Handelen Reales Fuegos de Artificio obretan eta Stravinskyren Pulcinella suitean oinarritutakoa; eta azkenik, misterio eta igarkizunen bilbea proposa-tzen duen Misterioa proiektuarekin osatzen da aurtengo programazioa.