Hi Gazte! 14 eta 16 urte bitarteko Gipuzkoako gazteen artean euskarazko ikus-entzunezko edukien sorkuntza, hedapena eta kontsumoa sustatzeko egitasmoaren bigarren edizioari eman zaio amaiera gaur goizean Tabakaleran. Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaritzak, lurraldeko hezkuntza sailarekin elkarlanean, abian jarritako egitasmo honek 1.200 nerabe euskarazko ikus-entzunezkoen munduan murgiltzea lortu du.

Sari nagusia ere Tolosako Orixe institutuak jaso du egindako lan bikainagatik eta euskarazko edukiekin lortutako biralizazioagatik. Gainera, Elgoibarko ikastola, Bergarako Aranzadi ikastola, Andoaingo La Salle Berrozpe eta Azpeitiako Iraurgi ikastolako ikasleen bideoak nabarmendu dituzte. 

Tabakaleran egindako azken saioan, egitasmoan parte hartu duten 320 gaztek bertatik bertara gozatu ahal izan dute Julen Portillo Tiktokerra, Kai Nakai, Etxepe musika taldea eta hainbat dantzarien emanaldiekin. Lau hilabete hauetan landu dituzten lau sormen desafioetako irabazleen sariak ere banatu dira gaurkoan sari nagusiarekin batera.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaritzak, lurraldeko hezkuntza sailarekin elkarlanean, abian jarritako egitasmo honek 1.200 nerabe euskarazko ikus-entzunezkoen munduan murgiltzea lortu du. “Ikus-entzunezkoen garrantzia bultzatu eta azpimarratu behar dugu, euskararen etorkizuna bermatzeko ahaleginean”, gogoeta egin du Eider Mendoza Gobernantza diputatuak, egitasmoaren berri emateko garaian. “Belaunaldi berrien artean bereziki, pantailak eta sare sozialak dira edukiak kontsumitzeko euskarri nagusia. Testuinguru horretan, beraz, funtsezkoa da haur eta gazteen ikus entzunezko erreferente eta erreferentziak euskaraz aritzea”, azpimarratu du