- Artekartu konpainiak irabazi du Euskaltzaindiaren 2021eko Lautan Hiru formatu txikiko antzerki laguntza, Hauts artean lan laburrari esker. Urtzi Oleagak zuzentzen duen konpainiak 1.000 euroko zenbatekoa eskuratuko du eta antzezlana aurtengo Lautan Hiru jaialdian estreinatzeko aukera izango dute, datorren udaberrian.

Euskaltzaindiak antzerki ekoizpena sustatzeko Lautan Hiru laguntza berria sortu zuen iaz. Bilboko Udalaren babesarekin sortutako laguntza honen helburu nagusia euskarazko antzerkia sustatzea batez ere, lan laburren sorkuntzari laguntzeko xedez. Horrela, epaimahaiko kideen arabera, lan "zirikagarria" da Hauts artean. Gidoiaren "erritmo biziaz" aparte, istorioak azken aldera erakusten duen "ezustea" ere nabarmendu dute epaimahaikideek, Euskaltzaindiak atzo jakinarazi zuenez.

Bestalde, pandemiak azken asteotan izan duen bilakaera ikusita, otsailean egin behar zen Lautan Hiru jaialdiaren hirugarren edizioa atzeratzea erabaki du Euskaltzaindiak, eta egoerak laguntzen badu, udaberrian izango da.