Ijitoak, euskaldunak eta musikariakdira Sonakay taldeko kideak. Telebistako talent show batean flamenko estiloanMikel Laboaren Txoria txori abestenagertu zirenetik, ez dira gelditu. “Ijitoak etaeuskaldunak” direla aldarrikatzen dutegipuzkoarrek eta modu naturalean ateratzenzaie flamenkoa euskaraz abestea, “EuskalHerriko musikan aro berri bat”, euren esanetan. 2018 urte amaieran atera zuten eurenlehen diskoa Sonakay Denontzat, eta berriki,Izarrak jatorrizko euskal kanta flamenkoa sortu dute, Iker Lauroba musikariarekin batera.

Betidanik izan duzue lotura euskal kulturarekin.Nola hasi zen zuen ibilbidea?

Umetatik, ikastolatik, kuadrillarekin eta ikastolako lagunekin beti egon gara bertoko kulturan murgilduta. Gu euskaldunak gara etabaita ijitoak ere. Txikitatik entzun dugu euskalmusika, edozein euskaldunen bizitzako soinu-banda izan daitekeena: Mikel Laboa, Benito Lertxundi? Eta horrez gain, flamenkoagenuen gure etxean.

Urteak daramatzazue talde gisa musika jotzen.

Bai, beste musika talde batzuetan aritutakoakgara, baina 2009. urte aldera eman genuengure lehen emanaldia Sonakay gisa. Donostiako Altxerri Jazz galerian izan zen. Gogoandut apirilaren 8a zela, Ijitoen HerriarenNazioarteko Eguna, eta ordutik martxangabiltza. 2015ean euskarazko abestienbertsioak egiten hasi ginen.

Orduan, taldearen hastapenetan ez zenuteneuskaraz abesten?

Ez. Izan ere, euskaraz abestea ez da helburu bat izan, modu naturalean eman zen zerbaitbaino. Ez dugu inoiz esfortzu berezirik egin.Entsegu batean atera zen. Bukatzen ari ginela, Mikel Laboaren kantu bat abesten hasi nintzen. Berez atera zitzaidan, natural. Ez zenbilatutako zerbait izan, horrelako zerbait ezbaita nahita ateratzen. Nik uste dut hori igarri egiten dela.

Euskaraz abesten hasi zinenean, zein izan zengainerako taldekideen erreakzioa?

Ea mozkortuta nengoen galdetu zidaten!Harrituta geratu ziren, berrikuntza bat zelako, baina saiatzea erabaki genuen.

Laboaren ‘Txoria txori’ flamenko estiloan abesten egin zineten ezagun ‘Got Talent’ telebistasaioan. Zergatik erabaki zenuten saio horretanabesti hori aurkeztea?

Abestia sarean zegoen jada eta casting zuzendari batek deitu egin zigun. Ez genuen errazjoateko, ez zegoen gure planen barruan, baina argi genuen, joanez gero, egiten ari ginenaegingo genuela, hau da, flamenkoa euskaraz.Hori da ezberdina, azken finean. Flamenkoaabesten dutenak pasatu dira saiotik, asko, baina euskaraz egiten dutenak, geu baino ez.

Zergatik uste duzue izan zenutela horrenbesteko arrakasta?

Nik uste berrikuntzagatik eta, batez ere, egitenari ginenak zuen pisu kulturala dela-eta.Herrien arteko bilgunea islatu nahi genuen,sustrai sendo eta zaharrak dituzten herri bi, etanik uste dut oso ondo ordezkatzen ditugula.

Eta ordutik oso ezagunak egin zarete. Nolakoaldaketa izan da zuentzat hori?

Musika mailan aldaketa ikaragarria bizi izandugu, asko hazi gara musikalki, orain antzokietan jotzen dugu, Ketamarekin bira egindugu Euskal Herrian eta izen handiko musikariekin jotzeko aukera izan dugu. Maiatzaren 5ean gure ikuskizun propioa estreinatugenuen Victoria Eugenia Antzokian (Donostia), hainbat gonbidatu berezirekin? Mailapertsonalean, orain jendeak ezagutu egitengaitu kalean, baina egunero dugu hozkailuabetetzeko ardura eta horretan ez da aldaketahandirik egon, egia esan.

‘Sonakay denontzat’ diskoa argitaratu zenuteniazko urrian. Euskarazko kanten lau bertsio sartu dituzue eta hiru abesti gazteleraz.

Hala da, bai. Mutrikuko AME estudioan grabatu genuen osorik eta bertan Laboa (Txoriatxori), Benito (Loretxoa), Urko (Lehenengoikasgaia) eta Pier-Paul Berzaitzen (Denborarekin) abesti batzuen bertsioak sartu ditugu.

Omenaldia egin diezue Laboari, Lertxundiri,Urkori... Euren abesti ezagunen bertsioak egindituzue, baina abestiei zuen ukitua emanez.

Noski. Gu flamenkoak gara eta egiten dugunguztiak flamenko kutsua du, horrelakoak garelako, gure izaera da.

Jendeari arreta ematen dio ijito batzuk euskalkantarien abestiak jotzen ikusteak. Baina zuekgipuzkoarrak zarete eta bertan egin duzue bizitza. Zergatik harritzen gaitu hainbeste ijitoakeuskaraz abesten ikusteak?

Oso normalizatua dugu Kataluniako ijitoakrunba katalana abesten entzutea, baina ijitoeuskaldunok ezin dugu euskaraz abestu? Baguztia heltzen da, eta hori ere heldu da.Hemen gaude, aitzindari gisa. Arraroa izandaiteke, ezberdina, orijinala? Iparraldeko flamenkoa da, aro berri bat Euskal Herrikomusikan.

Ez duzue gustuko ‘fusio’ deskribapena, izan ere,ijitoak eta euskaldunak zaretela diozue.

Gurea den zerbait da. Bi kulturak geure izateko zortea dugu eta biak gure gisa defendatueta ordezkatzen ditugu. Ez dugu aipatzen dutenfusio edo mestizaje hori bilatzen. Egia da badela nolabaiteko fusioa, baina guri horrela aterazaigu, esfortzu handirik egin gabe.

Musika proiektu bat izateaz gain, kultura produktu bat “saltzen” duzuela aipatu izan duzue.

Jakina, azken finean, alderdi kulturalak dupisu handiena, horri esker egin gara ezagun.

Ijitoen artean, gustuko dute flamenkoa euskaraz entzutea? Puristak ere egongo dira...

Denetarik dago, payo-ekin gertatzen den bezala. Batzuk kontzertuetara etortzen dira etaargazkiak egiten dituzte gurekin, eta beste batzuek ez dute egiten duguna ulertzen. Beti gertatzen den moduan, kritikak zein laudorioakjasotzen ditugu.

“Askatasunari kantatzen dioten kulturak diraijitoa eta euskalduna”, diozue.

Herri biek gauza asko dituzte komunean: biek pairatu du errepresioa, esaterako. Herri ijitoak hizkuntzaren jazarpena pairatu zuen,galtzeraino, eta euskara egun egoera hobeandagoen arren, hori ere jazarria izan da. Ikusibesterik ez dago, herri bien abesti askok askatasunari egiten diotela erreferentzia.

Txalaparta ere sartzen duzue zuen abestietan.

Euskal Herriko musika tresnak sartzen ditugu eta, lehenengo momentutik, Got Talentsaioan, txalaparta sartu genuen. Orain GemaInes Murillo eta Lara Mitxelena ditugugurekin. Harribitxiak dira gure txalapartariak.

‘Izarrak’ du izena Iker Lauroba musikariarekinbatera abesten duzuen lan berriak. Nola sortuzen elkarlan hori?

Biok ezagutzen dugun lagun baten bidez hasizen guztia. Abesti propio bat euskaraz egitekopausoa eman behar genuen, eta norekin hobeto Iker Laurobarekin baino? Berak konposatutako abestia da Izarrak, eta guk gure ukituaeman genion. Asko gustatu zitzaigun, oso kanta erromantikoa da, gogoratzeko erraza denbalada. Izar baten distirak iraun dezakeenariburuz hitz egiten du.

Euskaraz osotasunean sortutako disko batenlehen abestia da?

Zalantzarik gabe, Izarrak abestiak ateak irekiko ditu gure hurrengo diskorako. Baina, egiari zor, gazteleraz abestea ere oso gogokodugu. Gure kanta-idazlea ere badugu, JosePasaiakoa, abestitzarrak sortzen ditu. Kontatu nahi ditugun maitasun istorioez idaztendu eta jendeak horiek ere entzun ditzan nahidugu.

Beraz, jada bazabiltzate hurrengo diskoanpentsatzen?

Bai, hainbat abesti ditugu jada prest, bainaoraindik produzitu egin behar da, estudioansartu grabatzeko? Ikusteke dago, izarrenlorratza jarraituko dugu...

Pasa den astean ‘Denontzat-Tour 2019’ikuskizuna estreinatu zenuten, Donostian. Errepikatuko duzue beste inon?

Denontzat-Tour 2019 oso ikuskizun bereziada, Gipuzkoako flamenko talde batek horrelako zerbait egiten duen lehen aldia da. 29pertsonako konpainia bat, dantzariak, artistagonbidatuak: Iñaki Salvador, Maria Berasarte, Iker Lauroba? Gure asmoa ikuskizun horimundu osoan zehar defendatzea da. Deitzendiguten tokietara joango gara, hori seguru.