PAUSOZ pauso bizitzen ikasi du azkenurtean Xabi Bandinik (Iruñea, 1983).Musika bere bizitzatik at zegoenmomentuan Madrilera joan zen bizitzera,29 metro karratuko pisu txiki batera.Bertan, bere burua berriro hunkitzea lortu du.Musika berreskuratu eta nolabait bere buruaere “berreskuratu” du musikariak. Bandini ezda berria musika munduan, Kerobian entzungenuen urte luzez eta Anticontinenten, ostean.Oraingoan, ordea, bakarrik dator. Gitarra etaahotsa erabiliz sortu du Begibakar (Gor, 2018).Modu naturalean eta inolako aurre plangintzarikgabeko lana dela dio iruindarrak, pausozpauso egindakoa.
Kerobia, Anticontinente eta orain zu zeu, XabiBandini. Bakarkako bideari ekin diozu, zureburua bakarrik ikusten zenuela askotan esanbaduzu ere.
Bai, bizitza horrelakoa da. Duela urtebeteMadrilera etorri nintzen bizitzera, eta horrekinaldaketa batzuk etorri ziren. Gutxika, nire pisutxikian, 29 metroko pisuan, nire tramankuluakjarri nituen martxan eta kantu gutxi batzukkonposatzen hasi nintzen. Kontua daaspaldiko partez, hunkitzen hasi nintzela, nireartean pentsatzen: kantu hau polita iruditzenzait gitarra eta ahotsarekin bakarrik. Orduan,erabaki nuen blog bat irekitzea (www.xabibandini.com) eta bertan eskegitzen joatea kantutxiki hauek, besterik gabe, erakusteko. Etorrizen abesti bat, gero bestea eta gutxika joanzen gorpuzten kantu sorta bat. Egun bateanGor diskoetxeko Patxi Goñi etorri zen Madrileraeta galdetu zidan ea zer egingo genuenmaterial guzti horrekin. Eta erabaki genuendisko bat ateratzea.
Orduan ez da aurrez pentsatutako zerbait izan.
Inola ere ez. Gainera, Kerobia zenaren antitesibat bezala kokatu izan dut. Ez musikagintzanedo konposatzeko moduan, lana disfrutatzekomoduan baizik. Kerobiarekin beti botatzen genuen harria ez dakit noraino: Supernova proiektua aterako dugu,crowdfounding-a egingo dugu, ez dakit zenbatgauza egingo ditugu? Harria haraino botaeta korrika joan behar. Oraingo honetan pausozpauso joan naiz urratsak ematen eta ikustenzer dagoen. Aldaketa hor dago.
Inolako presiorik gabe, beraz.
Guztiz. Diskoaren hitza nahikotasuna da etahala, aspaldiko partez, gitarra soil batekin etaahotsarekin bakarrik kanta bat nahikoa zelaulertu eta sentitu dut. Horrela ulertzen da disko hau. Gero, egia da sintetizadore txiki baterosi nuela eta horrekin asko jolastu dudala.Baina funtsean, Xabi Fernandez oso pozik etalasai sentitu da gitarrarekin eta ahotsarekin,horiekin bakarrik.
Izan duzu musika uzteko tentaziorik?
Tentazioa ez, baina banengoen momentubatean, duela urtebete, musika ez zegoena nirebizitzan. Orain musika berreskuratu dut, etaseguruenik neure burua ere berreskuratu dutnolabait.
Zure blogean esaldi hau irakurri daiteke: “Bestepertsonekin konektatzeko, norberarekinkonektatzea inportatea da”. Musika duzu horretarakoprozesu ala musika da emaitza?
Begibakar diskoa plazaratzeak poz handiaeman dit eta ospatu egiten dut. Batetik,komentatu dudan bezala, aspaldiko partez,soilik ahotsarekin eta gitarra batekin, nireburua hunkitzeko gaitasuna berreskuratududala sentitzen dudalako. Bestetik, gutxikagauza bat indartzen joan da nire bihotzeaneta tripetan: ez dagoela zertan beldurrik izanbehar zure nahikotasun hori, zure gauza txikihoriek erakusteko, zigilu bat baitaukate, zuzeu hunkitzen zaituela. Azkenik, kontatzendudanean istorioa melodia samur hauekin,ahotsarekin beste norbait hunkitzen badut nineu hunkitzen naizen bezala, niretzako borobilada. Arrazoi horiengatik, Xabi Bandinibezala plazaratu dudan disko honekin ez dabakarrik pozten naizela lana argitaratu izanaz,niretzako ospakizuna ere bada.
Nolako izan da sortze prozesua? Ezberdinaizango da taldean ala bakarka, ezta?
Jakina, horrek ere badu bere istorioa. Nirepisu txiki honetan bizilagunak ditut ezkereskuin,parean, nonahi? Gauzak konposatzenhastean, nire buruan ez zegoen bateriabat sartzeko asmoa, esaterako; izan ere, ulertubehar da nola diskoa oso orekatua den,baxua, laua? eta hori alde batetik izan da ezin nuelako iskanbilarik sortu. Baina alderantzizkoa ere bada, adi-adi entzuten jarrizgero, entzungo duzu kotxe bat pasatzen, bozinarenbat, bizilagunen bat hitz egiten? Soinuhoriek mantendu egin ditut, polita iruditzenzaidalako. Zazpi hilabete inguru egonnaiz sortze prozesuan, baina kantu ia guztiakegun bakarrean jaio, grabatu, musikajarri eta itxi ditut.
‘Begibakar’ jarri diozu izena diskoari, eta hiruabestitan ere agertzen da pertsonaia horrenizena. Zer dela-eta?
Niri asko gustatzen zait unibertso bat imajinatzeaeta istorioak kontatzea pertsonaiaksortuz. Oraingoan, kantu bat egin nuen, Begibakarrarengela izenekoa, eta horrek sortuzidan istorioa kontatzeko nahia. Gorpuztukonuen disko osoan zehar gertatuko zena. Begibakarrarenistorioa hiru pasartetan kontatzen da: desagerpena, bidaia eta aurkikuntza.Nire ustez, politena ez da hainbestepertsonaia honen istorioa, baizik eta berebila ateratzen diren horiena baizik. Badagokantu bat, Aurkitu zaitut Begibakar, izugarrihunkitzen nauena, oso askatzailea izanzen emaitza hori.
Diskoaren azalean pertsona bat ikus dezakegu,burua kubo batez estalita duena.
Esanahi handia du. Nik mundua dualtasunbatean ulertzen dut. Beti dago kuboarenbarruan dagoena eta kuboaren kanpoandagoena. Artikoko ur hotz haietan kristalezkokubo batean hondoratzen zen pertsonahori edo airean dagoen ur kubikoa, edoarroka barruan dagoen airezko kuboa. Betida jolas berdina, zer dago kanpoan eta zerdago barruan? Zer da kanpoan egotea eta zerda barruan egotea? Nire mundua poesiatzekomodua dualtasuna da eta kuboarekinjolastu nahi nuen horregatik.
Nori dago zuzenduta lan berri hau? Kerobiazaleekgustuko izango dute?
Behin beldurra kendu diodanean nik egitendudana erakusteari, diskoa ahalik eta jendegehienari zuzenduta dagoela esango nuke.Izan ere, gazteleraz abestutako kantak erebadaude, eta hori beste errekurtso bat da. Nirehelburua da lan hau jende gehiagorenganairits dadin saiatzea. Hori lortu nahiko nuke,posible baldin bada. Esango nuke, hau munduarioparitzen diodan gauza bat dela.
Bestalde, uste dut urte guzti hauetan, Kerobiarekinhasi ginenean eta gerora ere, egondela belaunaldi txiki bat gurekin egon denaKerobian, Anticontinenten eta kontzertuetan.Badirudi nire letrekin hunkitzen den jendea dela, enpatia handia dagoela mezuan, muinean,musika eta proposamenetan, samurtasunean,garraztasunean, edo era gordinean.Horiei dedikatu nahiko nieke diskoa.
Bakarkako lehen lana duzu hau, baina jadaurteak daramatzazu musikaren munduan etaoholtza gainean, Kerobiarekin urte luzez, geroAnticontinente? Nola gogoratzen dituzu urtehoriek?
Hasierako urteak, esango nuke energia piloarekingogoratzen ditudala. Oso arduragabeaketa ausartak ginen sasoi haietan. Askotan,atzera begiratuz ?ez modu nostalgikoan, jadaez baitut horrela bizi bizitza ezta musikagintzaere?, pentsatzen dituzu gauza asko, etaharriduraz ikusten dut nire burua, pentsatuznola izan nintzen gai hau edo bestea egiteko.
Hau da, Xabik bere burua modu askotan ikustendu, baina harriduraz ere begiratzen dio.‘Supernova’ diskoa argitaratu zenutenean aipatzenzenuen konturatu zinetela egiten zenutenmusika jende talde txiki batentzat zela.
Bai, eta ez dut uste hori subjektiboa denik. Gainera,ironiarekin esaten genuen, eta nik mantentzendut, iritsi garen jendearengana benetaniritsi gara, baina esango nizuke guztiramila pertsona direla. Beti esaten genuen zifrahori zirela gure zaleak edo jarraitzaileak.
Baduzu asmorik emanaldiak eskaintzeko?
Bai. Lehenik, urriaren 19an Iruñeko Karrikirielkartean solasaldi musikatu bat egingo dugu,lagun artean. Abenduaren 28an Iruñean aurkeztukodugu diskoa. Artean, Durangoko Azokanere izango naiz, noski. Nire aurtengo jarrerarijarraituz, pauso bat emango dut, zer datorrenikusi eta hurrengoa emango dut. Eta geroikusiko dugu ea Madrilen, han edo hemen,hasiko garen kontzertuak ematen.