ZINEMAKUMEAK jaialdiakemakumeek egindako zinemaezagutaraztea etazabaltzea du xede, BilbokoUdalaren, Bizkaiko Foru Aldundiareneta BBKren laguntzaz. Emakumeekzuzenduriko zinema erakustaldiaren23. edizioa BBK Aretoaneta Azkuna Zentroan izango da, astelehenetikaurrera, hilaren 22rarte.

Aurten, maitasun erromantikoa etaamodioaren askotariko formakjorratuko dituzten ekoizpenak izangodituzte ikusgai zinemazaleek.Munduko toki desberdinetako emakumeekzuzendutako ikus-entzunezkolanak aurkeztuko ditu jaialdiak.Guztira, zortzi ekoizpen luzeeta hamazazpi labur emango dira,guztiak jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazkoazpitituluekin.

EUSKAL ZINEMA Astelehenean,jaialdiaren lehen egunean, LeylaBouzid tunisiarraren A ? peine j’ouvreles yeux filma proiektatuko da. Hilaren16tik 22ra, gainerako lanak aurkeztukodira, tartean baita hainbateuskarazko lan ere. Urriaren 17an,Maite Ruiz de Austriren LuciusDumben berebiziko bidaiak filmluzea aurkeztuko da BBK Aretoan.Bestalde, hilaren 19an, ArantzaLazkanoren Urte Ilunak eta Maiderfilmak aurkeztuko dira.

Gainera, euskal zinema laguntzekobeste ekimen bat jarri du martxanjaialdiak aurten. Ezezagunak sailarenbitartez, emakumezko euskalzuzendari gazteen film laburrekingozatzeko aukera izango da. Aldiberean bost lan erakutsiko dira:Plunge (Alba Lozano); I´am awakenow (Itziar Orbegozo); Lehen Jaunartzea(Leire Egaña); Calas para Eva(Ilune Díaz); eta Algunas aves vuelansolas (Andrea Jaurrieta).

Horrez gain, hilaren 22an, 19:30etatikaurrera, beste hamar film laburemango dira Azkuna Zentroan,Emakumeen film laburrak sailean.10 ekoizpenez gozatu ahal izangodute zinemazaleek: Bombón Helado,Centrifugado, Conservas, Desencuentro,Indios y Vaqueros, La Horade la Merienda, Marta, Monday, Sélo que Quieras eta The NeverendingWall (El Muro Interminable).

Programazioari amaiera emateko,BBKren, Bilboko Udalaren, Emakunderen,Bilbao Historikoren eta BizkaikoAldundiaren laguntzari eskerXPREST! AUX. Zine Express Lehiaketarenzazpigarren edizioa ospatukoda BBK Aretoan, urriaren 21ean.

HAINBAT SARI Sarientzat ere tarteaizango da jaialdian. DonostiakoZinemaldiarekin elkarlanean,Muriel Box zuzendari ospetsuariaitortza egingo zaio, besteak beste.

1946.urtean, gidoi onenaren kategorianOscar saria irabazi zuen lehenengoemakumea izan zen MurielBox. Bestalde, Simone de Beauvoir2018 saria Patricia Ferreira zuzendarieta gidoigileak jasoko du. FerreirakThi-Mai Rumbo a Vietnam luzemetraiaaurkeztuko du Zinemakumeakjaialdian.

Proiekzioez gain, hitzaldi eta mahaiinguruensorta ederra dakar jaialdiak,eta horiek ere maitasuna izangodute ardatz. Guztira lau mahaiinguruizango dira astean zehar,hainbat solasaldi eta hitzaldirekinbatera. Solasaldiotan izango dira,besteak beste, María Tena, AndreaMomoitio, Irantzu Varela, RaquelOsborne, Kristina Zorita edo PatriciaFerreira saritua. Javier Díaz FreirekEl amor romántico (Maitasunerromantikoa) hitzaldia emango du.