LUIS Berrizbeitiak edertobaino hobeto ekarritakoAlexis Zorbaren hitzak etaegintzak iragan urtearenhondarretan argia ikusitako nobeladugu. Tractatus estetiko-filosofikogoren hau euskaraz ikusteak harridurazhartu ninduen lehendabizi.Zertara zetorren partidaren altuerahonetan Kazantzakis ia ahaztuagurera ekartzea? Ez al zeuden obrainportanteagorik oraindik euskarazargia ikusi gabeak? Denok genuengogoan Anthony Quinn mexikarrarenZorbak dantzatu galerarenaurreko azken zirtakia, lar azalekoaeta folklorekeriaz betea. Filmak ezinizan zuen nobelaren altuera erdietsi.Kazantzakisen artefaktu literarioageruza narratibo ezberdinez eraikiartelana baita. Inongo filmak ezingozukeen liburuak ibilitako bide anitzakjorratu. Bizitzaren eta pentsamenduarenarteko borroka, txinpartazbetetako elkarrizketen bidez, nonbizitzak aise irabazten baituen.
Nobela bati eska dakiokeen oro duZorbak, handinahirik gabe zizelkatuestiloaz gain, existentzia idealizatubaten joan-etorrian errotu eszenakilikagarriak, metaforak, naturazeraikitako poesia, irakasgai filosofikoak (Nietzsche-ren super-gizonagogoan), gerren kontrako eta sexuarenaldeko diatribak eta ekintzarengorazarre etengabea. “Hasieranekintza izan zen, eta azkenean erebai”. Horrela bada, Kazantzakisenalter-egoa izan litekeen gizon batek(harriduraz hartuko du apika irakurleaknobela idatzitako garaianberdin irakurtzen zituela DanterenJainkotiar Komedia-z gain, Budarenbizitzako pasarteak), Zorbaren bizitzakaotikoan murgiltzeko erabakiahartuko du, Kretako hegoaldean lignitozkomeategi bat zabaltzekoxedez, nobelako mcguffin handiena.
Hortaz, liburuen artean galdutakobizitzaz jabetuko da nobelarenahotsa, bizirik izatearen balioazhausnartuko, Zorbaren eta Kretakonaturaren eskutik. “-Hik zer esangoduk baina? -begiradaz ni haztatuz-.Ageri denez, Berorren Mesedea ezda egundaino gose izan, ez du behinere inor hil, ez du ostu, ez da inorenemaztearekin etzan. Zer jakingo dukhik bizitzaz?”
Horrez gain, garai hartan oso errotutazeuden zenbait gaien gainekopentsamendua eraldatuko duKazantzakisek, hala nola, gerra edota aberria, Balkanetako gudetanjasan sarraskiak gogoan. Zorbakaitortu arren bere bizitzako egunikzoriontsuena Kretak libertateaeskuratu zuen egun ahantzia izanzela -lehen bakezaletzat jo dezakegu,izan ere-, bulgariarren edoturkiarren kontra egin sarraskienberri krudelki eman ondoren Zorbakaberriaz askatua sentituko dubere burua, gizaki ororen gainekoenpatia hedatuz.
Zenbaitzuk misoginia leporatu dioteKristoren azken tentaldia ereidatzi zuen Kazantzakisi, nagusikiZorbaren pertsonaian haragiztatua.Puntu batean arrazoi izan arren,horrelako kasuetan testuinguru historikoaeta pertsonaiaren ezaugarriakkontuan hartzea komenigarriaizan ohi da. Zorbak bizitzakeskaini gozamen guztiak ditu xede,eta esanguratsua da oso Kretan galdutakoeta bizitza libertinoa izanduen Hortenseri dion miresmenaeta atxikimendua, herriko gainerakobiztanleek ez bezala. “So egiokizarren ibiliari herori ere haiekinbatera bahebil bezala...”, MarcoAurelioren aipua profitatuko du egileakbizitzaren xedea maisuki laburbiltzeko.