Guerreras Ligako 21. jardunaldiari Gijonen hasiera emanez, Super Amara Bera Berak etenaldi bat egingo du European League-n, . Arratsaldeko 20:00etan MotiveMarket.com taldeari egingo dio bisita, sailkapeneko laugarren postuarekiko aldea zabaltzeko asmoarekin.
Une honetan talde donostiarrak arreta guztia Europako kanporaketako final-laurdenetan jarrita izan arren, ligan puntuak batzea ezinbesteko du, averagea galduta duen Porriñorekin tartea handitzeko, bai eta bosgarren postuan gipuzkoarrengandik puntu bakarrera kokatu den Granollersekin ere, apirilaren amaieran han jokatu beharko dutela kontuan izanik.
Gijon bolada onean dabil. Azken lau partidetan hiru garaipen eta berdinketa bat lortu ditu, lehen garaipena 13. jardunaldian lortu bazuen ere. Jarraian lortutako zazpi puntu horiei esker, Morvedre gainditu du, joan den igandean etxetik kanpo gainditu zuen La Rioja puntu bakarrera du, eta ligan gol gutxien jasotzen dituen taldeetako bat izateari eusten dio (partidako, 23,9 bakarrik jaso ditu, bataz bezte).
Donostiako Bera Berak, aldiz, hiru porrot jaso ditu ligan bata bestearen segidan. Nolanahi ere, taldeak aspaldiko mailarik onena erakutsi zuen Kopan eta joan den igandean Blomberg-Lippe talde alemaniarraren aurkako kanporaketaren joaneko partidan. Inolaz ere, bi puntuak lortzekotan kontzentrazio handiz egin beharko diote aurre Gijongo partidari.
Igandean, Alemanian
Bera Berak hiru gol irauli beharko ditu Alemanian finalerdietara igari nahi badu. Euskal taldeak partida hasiera kaskarra gainditu zuen, baina Blomberg-Lipek azkenean ihes egin zuen 3 goleko salmentarekin amaitzeko (25-28).