Argentinar jatorriko Söhnlein estatubatuarrak orain hamar urte utzi zuen OceanGate enpresa, oraindik ere gutxiengo zati bat baduen arren. Bere esanetan, Titan urpekariaren segurtasun-baldintzei buruz hizketan dabiltzanak ez omen dute “behar adinako informaziorik”. “Pertsona horiek ziurtapena segurtasunarekin parekatzen ari dira, Titan urpekariaren 14 urteko garapenaz deus jakin gabe” salatu zuen.

Bere iritziz, “adituren batek gaia sakon aztertuko balu, James Cameron zuzendaria barne, alde aurretik onartu egin beharko luke ez zela bertan izan urperagarria diseinatu zenean, urperagarriaren ingeniari- tza-prozesuan, urperagarria eraiki- tzen ari ziren bitartean, ez eta urperagarriak jasan zuen proba-programa zorrotza gauzatu zenean ere”. Söhnleinek hitzetan, gertatutakoak “galera tragikoa ekarri dio esplorazio ozeanikoen komunitateari”, eta jarraian azpimarratu zuen ozeanoan lan egiten duen edonork “ezagun duela presio horren pean lan egitearen arriskua, eta badakiela une jakin batean horrelako inplosio bat jasateko arriskua egoten dela”.

Eraikuntza akatsak

Hala ere, Carlos Mascaraque Cartagenako Unibertsitate Politeknikoko (UPCT) Itsas Teknologiako irakaslearen eta beste zenbait adituen arabera, litekeena omen da itsaspekoaren kolapsoa ontziaren diseinuan edo eraikuntzan egindako akats baten ondorio izatea, itsas hondoko elementuren batekin talka egin izanaren ondorioa baino. Bere azalpenean adierazi zuenez, urpeko baten segurtasunaren “punturik kritikoenetako bat” kroskoa osatzen duten piezen arteko lotura omen da, “presioak hortxe eragiten duelako indar handienarekin”.

“Navantiak Espainiako Armadarentzat eraikitzen dituen S-81 urpekoen kasuan, aurretiko ikuskapen ugari egiten dira eremu horien segurtasuna bermatzeko, litekeena da, ordea, enpresa pribatuen protokoloek eskakizun berberak ez izatea”, aipatu zuen ontzi-ingeniariak.

Gai horretan sakonduz azpimarratu zuen UPCTko irakasleak, itsaspekoen segurtasun-sistemak erredundanteak izaten direla, alegia, osagai guztiak bikoiztuta egoten direla, edozein elementuk huts eginez gero haren funtzioa bete dezakeen beste pareko bat egon dadin.

Argi asko aipatu zuen “ez dela batere ohikoa izaten, kolapsoa urpeko elementuren batekin istripu edo talka eginda gertatu izana”, itsaspekoak oso motel mugitzen direlako eta horien erabilera ez delako auto edo hegazkin batena bezalakoa. Hala eta guztiz ere, horiek gidatzeko aldez aurretik entrenatzea eta prestatzea ezinbestekoa dela azpimarratu zuen, batez ere urperatu aurretik segurtasun-baldintzak behar bezala betetzen direla egiaztatzeko. Horregatik irizten dio berak, ustezko kolapsoa Titanek espedizio gehiegi egitearen ondorio izan zitekeela, diseinuan eta eraikuntzan kontuan hartu ez ziren neke-mailara iritsiz.

soinua

l Inplosioa. AEBetako Itsas Armadak urpeko inplosio baten soinua atzeman zuen igandean. Ziurrenik Titan urperagarriarena izango omen zen, atzo zenbait hedabideri zerbitzuko funtzionarioek baieztatu zietenez. Itsas Armadak azaldu duenez, informazioa berehala partekatu zuten erreskate misioko arduradunekin, baina bilaketarekin jarraitzea erabaki zuten, tripulatzaileen bizi-tzak salbatzeko ahaleginean, The Washington Post egunkariak argitaratutakoaren arabera.