Donostia –Azken hiru urteotan, 18 eta 35 urte bitarteko 4.369 euskal herritarrek eskuratu dute etxebizitza babestu bat. Bestalde, Euskadin bizi diren 9.200 gaztek baino gehiagok jasotzen dute urtero Etxebizitza Sailaren laguntza ekonomikoa beraien pisuen alokairua ordaintzeko.

Datu horiek azaltzen dira Etxebizitzaren Euskal Behatokiak egindako Gazteak eta Etxebizi-tza txostenean. Azterlan horretan ikertu dira, besteak beste, kolektibo horren egungo egoera, bai eta gazteen lan-merkatuaren egoerak eta etxebizitza eskuragarrien eskaintza eskasak autonomia-erkidegoan eragindako emantzipazio-tasa berantiarrak ere.

Egoera hori arintzeko, Eusko Jaurlaritzak hainbat ekintza eta laguntza jarri ditu abian, tartean, alokairuko sustapenetan %40ko lehentasunezko sarbide-kupoa sortzea gazteentzat. Gainera, kolektibo horrek lehentasuna izaten du zuzkidura-bizitokietan ere.

Laguntzei dagokienean, Gaztelagun egitasmoaren baitan 3.777 gaztek zuzeneko laguntzak jaso-tzen dituzte alokairua ordain-tzeko, eta 2019an abian jarri zenetik 6.000 onuradun inguru izan dira.

Gainera, 5.060k jasotzen dute Etxebizitzarako Prestazio Osagarria, 112k Etxebizitzarako Prestazio Ekonomikoa, eta beste 350 etxebizitza hutsak mobilizatzeko programen onuradun dira.

Etxebiden 18 eta 35 urte bitarteko 30.798 eskatzaile daude izena emanda, eta horietako hirutik bik etxebizitza alokairuan eskatzen dute.

Emantzipatzeko adina

Txostenean 2021eko datuak aintzat hartzen dira, lan baldintza eskasagoak izan arren, emakumeek gizonek baino emantzipazio-tasa handiagoa dutela nabarmen-tzeko, %38,1 eta %27,7, hurrenez hurren. Datu bi horiek 2010az geroztik jasotako baxuenak dira, 18-34 urteko pertsonen artean.

2021eko datuen arabera, eman-tzipatzeko batez besteko adina 29,7 urtekoa da Euskadin. Adin-tarteen arabera, 30-34 urteko biztanleriaren %71,5 jada ez da gurasoen etxean bizi. Portzentaia hori %32,8ra jaisten da 25-29 urtekoen kasuan, eta %5,2ra 18-24 urtekoenean.

Tasa horien arrazoi nagusitzat aipatzen da, 30 urtetik beherako 10etik 7k bi urte baino gutxiago daramatzala lanpostuan, eta kopuru hori hazi egiten da 30-34 urtekoen artean, hirutik batek lortu baitu nolabaiteko independentzia hori.

Enplegu egonkorra eta kalitatezkoa berandu lortzeak ere eragina nabarmena du etxebizitza eskuratzerako orduan; izan ere, 25-30 urteko pertsonen %40 baino ez baitago okupatuta. Portzentaia hori %80ra iristen da 30-35 urtekoen artean, nahiz eta azken tarte horretako hirutik batek kalitate eskaseko enplegua duen.

Txostenean jasotzen denez, hileko nomina garbia 1.273 eurokoa da 25-29 urteko gazteentzat, eta 1.558 euro garbikoa 30-34 urtekoentzat. Hori horrela izanik, hipotekak ordaintzeko, soldata garbi horien %50 gainditu egiten da, eta alokairuaren kasuan, %54.

Azpimarratzekoa da, etxebizitza babestua eskuragarriagoa gertatzen zaiela gazteei, kolektibo horren hileko batez besteko soldata garbiaren %28 hartzen dielako. l