Datorren uztailaren 12an 25 urte beteko diren Miguel Angel Blanco Ermuko PPko zinegotziaren bahiketan eta ondorengo hilketan ETAko lau buruzagi ohik izandako erantzukizuna adierazi du Guardia Zibilak txosten batean. Iturri juridikoek Eferi jakinarazi diotenez, Institutu armatuak txostena igorri dio Auzitegi Nazionaleko 6. zenbakiko Instrukzioko Epaitegi Zentralari, Miguel Angel Blancoren hilketan Jose Javier Arizcuren, Kantauri, Mikel Albisu, Antza, Ignacio Gracia Arregui, Iñaki de Renteria eta Maria Soledad Iparragirre, Anboto, ETAko buruzagi izandakoak seinalatuz. Auzitegi Nazionala aztertzen dabilen kausan, buruzagitza hilketaren erantzule izan ote zitekeen epaituko da, PPko zinegotzi ohia ez hiltzeko agindua ez emateagatik omisioa leporatuta, eta bertan erabiliko dira txosten horiek.

Zubak (ETAren batzorde exekutiboak) atentatuetan zuen kontrol eta erabaki ahalmena azpimarratu du Guardia Zibilak, ETAko lau buruzagi ohi horiek atentatuan izandako erantzukizuna azpimarratuz. Iturri horiek azaldu dutenez, argudio horri eusteko, Jose Antonio Ortega Lara espetxeetako funtzionarioa 532 egunez bahituta eduki izana jarri dio Guardia Zibilak epaileari adibide gisa. Institutu armatutik zehaztu dutenez, funtzionarioa ezkutatuta zegoen zuloaren atean mezu zifratu ba-tzuk omen zeuden, eta bahitzaileek prentsan hitz jakin bat edo beste ikusiz gero, askatzeko edo hiltzeko agindua esan nahi omen zuten, iturrien esanetan.

ETAko bederatzi buruzagi ohiren aurka Dignidad y Justicia biktimen elkarteak jarritako kereila baten ondorioz Manuel García Castellón epailea ikertzen ari den auziaren barruan koka-tzen da Guardia Zibilaren txosten hori. Prozedura horren gakoa, omisioa egotzita, ETAko buruzagi ohiak Miguel Ángel Blancoren krimenaren erantzule izan ote zitezkeen argitzea da, bahituta egon zen 48 orduetan nolabait hilketa eragotzi ahal izan zutelakoan. Gertaera horrek gaitzespen sozial handia eragin zuen, dagoeneko deseginda dagoen erakundearen aurka.

Diziplina

Garai hartan ETAren batzorde exekutiboko kide zirenek zinegotzia hiltzeko agindua eman ote zuten ere ikertzen ari da epailea; baina Efek kontsultatutako iturriek hori zehaztea oso zaila izango dela azpimarratu dute. Armadun Institutuaren txostenaz gain, Ertzaintzak ere beste bat aurkeztu zuen duela aste batzuk; bertan azpimarra-tzen denez, batzorde exekutiboak diseinatzen omen zuen bandaren estrategia, eta eurek emandako “aginduak” diziplinaz bete behar izaten omen zituzten gainerako kideek.

Dagoeneko armagabetuta eta deseginda dagoen erakundearen jokabidea aztertzerakoan, agenteek argi adierazi dute ETAren zuzendaritzak “jarraibide zeha-tzak helarazten zizkiela komando operatiboei egin beharreko ekintzen inguruan, eta, ondorioz, horiek egiten zirenean ETA-Mko zuzendaritzak aldez aurretik ondo zekiela nork burutuko zituen”. – M. Tolosa

INCENDIO EN EL HOTEL

l Con la viuda de Franco. La Fiscalía de la Audiencia Nacional ha archivado las pesquisas sobre el incendio del Hotel Corona de Aragón de Zaragoza en 1979, que dejó 78 fallecidos y 114 heridos. Se reabrió para atender el testimonio de tres testigos, pero no ha habido frutos. En el hotel se hospedaban una gran cantidad de militares y la viuda de Franco, y se especuló con que fuera un incendio intencionado de ETA.